Nola komunikatu asmatu ezinik

  • Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork. Izenburu hori zuten Soziolinguistika Klusterrak EHUko Udako Ikastaroetan antolatutako jardunaldiek. Euskalgintzan bada kezka, ea euskara sustatzeko komunikazio estrategietan asmatzen ari diren. Ikastaroak ez zuen inor epel utzi.
Joseba Kamio –Harman komunikazio enpresako zuzendaria– jardunaldiko bi egunetan izan zen hizlari eta bigarren egunean adierazi zuen nola bezperan batzuek esan zioten euskalgintzari egurra eman ziola. Berak argitu zuen bere asmoa ez zela egurra ematea, baina bai nabari zuena mahai gainean jartzea.

Jardunaldietako bi goizetan aretoa ia beteta egon zen eta arratsaldeko mahai-inguruan jende gutxiago izan bazen ere –Donostiako Miramar Jauregitik jauzi batera dago hondartza eta eguraldia bikaina zen–, gutxik egin zuen piper.
Kafe orduan, Euskal Herri mailan lanean ari den erakunde bateko kideak aipatu zuen: “Gurean beti gai horrekin gabiltza, komunikazioa nola egin...”. Udal txiki bateko euskara teknikariak hala esan zigun: “Kamio behin baino gehiagotan entzun dut gai honi buruz hitz egiten. Astindu egiten zaitu eta horregatik nator. Bai, euskara sustatzerakoan komunikazio modu betikoak erabiltzen ditugu, inertziak hartuta dauzkagu. Baina nola joko dugu teoriatik praktikara?”.

Klusterreko Belen Urangak eta Innobasque-ko komunikazio zuzendari Pilar Kaltzadak antolatu zuten ikastaroa eta ez zen izan zerutik eroritako okurrentzia. Aretoan bezala kafe orduan, nabari zen kezka; euskarari buruz zein irudi ari gara ematen? Gure komunikazio estrategiak zenbateraino dira eraginkor? Hizlariak –aipatutakoez gain Joxerra Garzia (EHU), Iñaki Iurrebaso (Aztiker) eta Igor Calzada (Nevadako Unibertsitatea)– saiatu ziren entzuleok aditu nahi ez genituen horiek esaten.

Beltza Etxe Zurira heldu da

Gaia oso konplexua dela aitortu zuen hizlari batek baino gehiagok; komunikazioaz ari baikara eta komunikatzeko daukaguna, hizkuntza. Joseba Kamiok lehenengo egunean esan zuen mahai gainean genituen gaia eta helburua oso konplexuak direla. Bigarren egunean –aurrez egurra emana zelako bigunduta edo–, adierazi zuen gaia oso-oso konplexua dela. Pilar Kaltzadak, esperantza piztu nahian, bi aukera eman zizkigun: ausartu eta saiatu edo gure buruaz beste egin. Beltza Etxe Zurira heltzea ere ez omen zen batere erraza izango, baina lortu dute.

Garai berrietara egokitu beharra

Nola landu euskara sustatzeko komunikazioa testuinguru berrian? Alegia, aro digitalean, mundializazioaren garaian, nola prestatu mezua? Norentzat? Nola helarazteko? Igorlea-mezua-kanala-hartzailea eredua hilda dago eta sare sozialek bestelako mila aukera ematen dituzte. Horiek baliatzen hasi al gara?

Aldaketarako gaitasunari dagokionez, Kamiok argi esan zuen euskalgintza osoa instituzionalizatua ikusten duela, eroso. Eragileak aldaketarako gaitasunik gabe eta komunikazio agentziek etxeko lanak egingo dizkien esperoan somatu ditu. Harmaneko zuzendariak, berak izandako esperientzia kontatu zuen, euskalgintzari lotutakoa eta bestelakoa. Bezero gehienen asmoa da komunikazio agentzia kontratatu eta hark komunikazio plana egitea, alegia erakundeak edo elkarteak lan gutxiago egitea, eta Kamioren ustez, guztiz kontrakoa da, komunikazio agentzia kontratatuta ere, lehen baino lan gehiago egin behar du bezeroak. Pilar Kaltzadak antzeko esperientzia izan du; erakundeak, enpresak, iragazgaitz nabaritu ditu. Kamiok galdera bota du: organizazioetan hamabost soziologo behar ditugu ala hamabost marketero –marketinean adituak, alegia–?

Zein da mezua?

Euskara sustatzeko komunikazio estrategiak prestatu behar dira, kanpainak pentsatu behar dira, baina zein da mezua? Joxerra Garziak Villabona-Amasa ibilbidearen adibidea erabili zuen kontu hau azaltzeko. Amasara joan nahi dugu, nahiz eta ez dakigun non dagoen Villabona. Lehenik jatorri irudia osatu beharko dugu, hau da, zein da euskarak duen irudia? Zer pentsatzen du jendeak euskarari buruz? Hori ondo ez baldin badakigu, ez dugu jakingo zein bide hartu behar dugun guk euskarari eman nahi diogun irudira heltzeko. Garziak hala esan zuen: “Guk zer pentsatzen dugun euskarari buruz berdin da, jendeak zer uste duen jakin behar dugu”. Kamiok pauso bat gehiago eman zuen: “Jendearekin ahaztu egin gara, aspaldi”.

Harman enpresako zuzendariak, bere ustez euskalgintzaren komunikazio estrategien ezaugarriak zirenak azaldu zituen. Euskalgintzak zapalduaren psikologia garatzen du, psikologia defentsiboa. Etengabe ari da komunikazioa lantzen, baina batik bat kuantitatiboa da: matrikulazio datuak, hainbeste manifestazio... Zifren ordez bizipenak komunikatuko lituzke berak. Zapalduaren psikologiaren adierazleak lirateke pena ematea, salaketak egitea, haserrea, oihu egitea, gaitzespena... Greenpeacekin alderatu zuen euskalgintza. Greenpeacek planeta hilzorian dagoela transmititzen digu, baina, era berean, ekintza drastikoak burutzen ditu, aktibistek euren bizitza arriskuan jartzeraino. Euskalgintzak dio euskara hilzorian dagoela, baina ekintzak ez dira horren parekoak. Ez datoz bat esandakoa eta egindakoa. Bide batez, proposatu zuen marketin linguistikoa egiteko marketin ekologikoari begiratzea, alor horretan zer ikasia badagoelako.

Belen Urangaren galdera: baina mezuak bakarra izan behar al du? Kamioren erantzuna: “Bai, eta mesedez”. Zaila mezu bakarra lantzea. Hizlari eta entzule batek baino gehiagok azpimarratu du hori, Joxerra Garziaren hitzetan euskalgintza eztabaidarako baino zalapartarako biltzen da. Euskalgintza prest al dago elkarrekin euskara sustatzeko mezu bakarra lantzeko? Pilar Kaltzadak adibide bat jarri du: merkataritzan euskara sustatzeko hainbat herri ari da kanpainak egiten. Agian antzeko kanpainak egiten ari gara batean eta bestean. Helburu bera duten eragile horiek ezin dute elkartu eta kanpaina prestatu?

Etxeko lanak Klusterrarentzat

Komunikazio estrategiak bai, baina aurrez lanak eginda izan behar dira. Euskara sustatu nahi duten eragileek informatuta egon beharko lukete, zertaz ari garen jakin beharko lukete. Ikastaroan, lan hori Soziolinguistika Klusterrak bete dezakeela aitortu zuten. Oinarria soziolinguistika da, eta Kamioren hitzetan, bestela komunikazio estrategiak, kanpainak, happening estetikoa edo dibertsionismoa dira.

Beraz, batetik, komunikazio estrategia onak garatzeko oinarri sendoak eduki beharra azpimarratu zen, eta bestetik, bai hizlariek eta baita entzuleek ere etxeko lanak ipini zizkien Soziolinguistika Klusterrari: komunikazio estrategiei buruzko teorizazio lana egin dezala eta bil ditzala gauzatu diren komunikazio estrategiak.

Komunikazio alorrean euskalgintza egiten ari denak, oro har, gaur egun balio ez duenaren sentsazioa zabaldu zen han eta hemen. Kanpainak egin eta jarritako helburuak nola ez diren betetzen ikusita, frustrazioa zabaldua dela. Kamiok entzuleei esan zien agian errezeta bila joanak zirela ikastarora, baina hark ez zeukala errezetarik.
Errezeten ordez, astindua eman ziguten entzuleoi, euskalgintzari. Kamioren beldurra, egurra eman ote zigun. Segidan berak esana: egurrak erretzeko bezala eskulturak egiteko balio du.

Azkenak
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean

Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Eguneraketa berriak daude