argia.eus
INPRIMATU
Euskaltegiak kezkatuta
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko ekainaren 30a
Euskaltegi homologatuetako ordezkariek hedabideen aurrean kezka azaldu dute diru-laguntzak direla-eta. Batetik, Eusko Jaurlaritzak ikasturterako diru-laguntzak, azkenaldian, maiatzean jakinarazi izan ditu, baina datozen ikasturtekoak oraindik ez ditu ezagutarazi. Bestetik, euskaltegietako ordezkarien beldurra da ez ote diren murrizketak izango. Kezka agertu dutenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskaltegi homologatuak dira; alegia, Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal Irakaslegoa, Maizpide, Bai&By eta AEK.