argia.eus
INPRIMATU
Entzumena ez da Errauskine
  • J. Flowerdew / L. Miller ::Entzumena bigarren hizkuntzan

    HABE

    orrialdeak ::309

    prezioa ::7€

2011ko urriaren 05a
“Denbora luzez, entzumena lau trebetasun nagusien, hots, mintzamenaren, entzumenaren, irakurmenaren eta idazmenaren Errauskineren antzera tratatu izan da” esanez hasten da John Flowerdew eta Lindsay Millerren Entzumena bigarren hizkuntzan liburua. Egileen ustez, komunikazio-gaitasunaren funtsezko osagaia da entzumena ordea, eta beste trebetasunen tratamendu bera merezi du, batez ere, bizi dugun globalizazio testuinguruan, ingelesak betetzen duen rola kontuan izanda. Horregatik, lan honekin entzutezko arloko teoria eguneratua eskaini gura dute, egileen eredu pedagogikoarekin eta hainbat praktikaren kasu-azterketekin konbinatuta. HABEk eman du argitara liburua.