argia.eus
INPRIMATU
Zuazo euskalkiei buruz, gaztelaniaz
  • Koldo Zuazo ::El euskera y sus dialectos

    Alberdania

    orrialdeak ::211´

    prezioa ::21€

2011ko urriaren 05a
El euskera y sus dialectos du izenburua Koldo Zuazok Alberdania argitaletxearen eskutik publikatu duen saiakerak. Ezagunak dira EHUko Dialektologia katedradunak euskalkien alorrean egindako lanak. Bai, behinik behin, euskal irakurleen artean. Liburu honi esker erdal irakurleari ere ezagunago egingo zaizkio Zuazoren tesiak. Besteak beste, Zuazok uste du Erdi Aroan sortu zirela euskalkiak eta ez direla erromatarrak Iberiar penintsulara iritsi baino lehenagokoak. Gainera, liburuan esaten duenez, fragmentazio dialektalaren une garrantzitsuena XI. eta XII. mendeetan gertatu zen, agian Iruñeko Erresuman jazotako hausturaren eraginez.