argia.eus
INPRIMATU
Ehuneko laurogeita hamabost
Jakoba Errekondo 2010ko ekainaren 30a
Munduko laugarren uharte handiena, Madagaskar, hamazazpi estatu mega-anitzetako bat da. Bere lurretan aparteko espezie aniztasuna bizi da. Munduko espezie guztien hogeitik bat bertan badela diote, eta horien hamarretik zortzi endemikoa da, hau da Madagaskarren besterik ez da bizi.

Bada, gizakia duela 1.500 urte iritsi zen paradisu honetara eta tarte honetan bertako basoen %95a suntsitu dugu.