argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 07a

Euskerabili blogean proposamenak eskatu dituzte euskaldun berriei hizkuntza ikasten egindako ahalegina eskertzeko. Euskara ikasten ari direnek beraiek idatzi dute erabiltzaile anonimo gisa. Hona erantzunetako batzuk:

- “Normalean euskaldun berriok nahi duguna da titulua lortzea, eta normalean, asko kostatzen zaigunez, ba lortzen dugunean horman ipintzen dugu argazki bat, gu geu eta titulua. (...) Ez ditugu euskarak dituen erraztasunak ikusten, eta azkenean denak dira zailtasunak. Hau dela kausa jendeak azkenean uzten du. Laburbilduz, behar duguna ez da zerbait materiala baizik eta egunero daukaguna, hau da, irakasleen gogo eta sostengua”.

- "Uste dut euskaldun berrioi kostatzen zaiguna hizkuntza mantentzea dela, amaieran kalean ez dugu euskara erabiltzen. Horregatik, uste dut doako lekuak egon behar dutela, hara joateko, hizkuntza praktikatzeko eta mantentzeko gu bezalako jendeekin, eta han euskaldun zaharrak egon ahal dira kaleko euskara guri irakasteko”.

- “(...) Hala ere, kamisetaren idea oso ondo iruditu zait. Euskaldun berria naiz eta harro nago edo antzeko zerbait jartzen duen kamiseta ateratzen bada, neuk behintzat eramango nuke, batez ere diseinu ona badauka”.

Bitxia da, Euskerabili blogean euskaldun berriei eskultura egitea, jai bat antolatzea... proposatzen dira, baina euskara ikasten ari diren horiek irakasleen laguntza eta kaleko euskaldun zaharren zerbitzua eskatu dute.