argia.eus
INPRIMATU
“Ahoa bete hots”
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Izenburu hori duen ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzola Fundazioak. Ahozkotasunari lotutako lehenengo jardunaldiak izango dira eta kazetari, aurkezle, irakasle, bertsolari eta antzezleentzat izango dira, baita edozein herritarrentzat ere. Hainbat eremutan ahozkotasunak duen edo izan beharko lukeen tokiaz arituko dira, hala nola, hezkuntzan, kulturan, hedabideetan, literaturan eta haurrekin. Hizlarien artean izango dira Gorka Tolosa, Lorea Agirre eta Joan Kruz Igerabide.