argia.eus
INPRIMATU
Ponpeian taberna ireki dute 1.900 urte eta gero
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko ekainaren 23a
Via dell' Abbondanza
www.terraantiquae.com
Ponpeian 120 thermopolium edo taberna zeuden, K.o. 79an Vesubio sumendiaren erupzioak negozio horiek guztiak etenarazi zituen arte. Taberna nagusietakoa Via dell’Abbondanza ezagunean Vetutius Placidusek zeukana da (argazkian), eta horixe zabaldu berri dute, sumendiaren errautsek estali eta 1.921 urtera. Bezeroek erromatar garaiko hainbat jaki dasta ditzakete, esaterako, labean erretako gazta eztiarekin. Gainera, garai hartako elementu guztiei eustearren, XXI. mendeko bezeroek ere triklinioetan etzanda jateko aukera dute jatetxe zaharberrituan.