Urretxuarrek hain maite duten Santa Barbarako ermitaren lehen arrastoak XVI. mendeko idatzietan daude. Hainbat birmoldaketa jasan ditu ermitak, eta duela oso gutxi, itsatsirik dituen tabernak eta inguruko aisia-guneak ere bai. Urretxuko aterpetxe berria bisitari ororen zerbitzura dago dagoeneko.
Lehen begiratuan kontrastea nabarmena da: ermita klasikoa batetik, eta berari itsatsirik dagoen taberna, landa eremuan kokaturik dagoen arren itxura hiritarra duen eraikin modernoa. Jateko lekua ez ezik, lotarako lekua ere bada egun, orain arte ez bezala, Urretxuko Aterpetxea ostalaritza zerbitzua.
Aterpetxe berria hainbat jardueraren gune izango da: inguruko ikastetxeetako haurrek, kultur eta aisialdi taldeek, Urretxu ezagutzera datozen bisitariek, denek izango dute aterpetxeak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko aukera. Diseinua bereziki zaindu da, ingurumena errespetatuz, material ekologiko eta berriztagarriak erabiliz eta energia berriztagarrien aldeko hautua eginez. Aterpetxea ez dago herri-gunetik oso urrun, baina bai inguru ederrean, Irimoren magalean. Ekainaren 24an, urtero Santa Barbaran ospatu ohi den erromeria jendetsuan, eraikinaren distirak beste gradu bat igoko du berez bero egoten den giroa.
Santa Barbarako aterpetxea hainbat ibilaldi egiteko abiapuntu ezin hobea da, eta Urretxuko zein inguruko herrietako hainbat mendigoizaleren topaleku. Ibilaldirik ezagunena eta maitatuena, Santa Barbaratik abiatu, Irimoko tontorrera igo, Trekutz edo Meakako (Antzuolako lurretan) atseden-gunera jaitsi, Irimoko “zazpi puntak” zapalduz, eta ostera aterpetxera itzultzen dena da.
Aldapatsu xamarra da Irimo mendiaren igoera, baina gailurrak esker oneko ikuspegia eskaintzen du. Biderik ohikoena nabarmena da oso. Lizarriturriko iturrian geldialdia egin ostean Irimoko azkeneko aldapari ekiten dio gogoz, 850 metroko garaieran dagoen gurutze erraldoira heldu arte. Gurutzetik gailur nagusira beste 50 metro inguruko garaiera irabaztea baino ez zaigu faltako.
Irimoko gurutzetik Goierri osoa menderatzen da, Aralar eta Aizkorriko mendiguneak barne, eta gailur nagusitik, berriz, Bizkaia; Durangaldeko mendien eite zorrotza nabarmentzen da. Irimoko “zazpi puntak” mendiaren ipar-ekialdeko gailurreria jarraituz aurkituko ditugun tontortxoak dira. Bizkor iritsiko gara Meakara, eta handik, Irimoko magalean barrena, Agerre baserriaren albotik igaroz, Santa Barbarara.
Jose Luis Ugartek idatzitako Urretxu eta Zumarragako toponimia liburuan oinarrituz, zenbait toponimia-harri kokatu dira Irimo mendiaren mendebaldeko isurialdean, eta baita zenbait ibilbide ez hain ezagun prestatu ere, auzolanean. Laster, ekialdeko isurialdearen txanda helduko da. Aitzakia bikaina, Irimoko biderik ezagunenak baztertu eta bere txokorik ezkutuenak bisitatzeko.
Bada bestelako ibilbiderik Aterpetxearen inguruetan; besteak beste, inguruko baserri ezagunenak lotzen dituena: Santa Barbaratik abiatu, Ipeñarrieta jauregi dotorearen aldamenetik igaro, eta Santa Kruz baserrian amaitzen den ibilbidea. Beste aldean daude Zabaleta, Donardegi eta Erratzu, beste ibilbide batek elkar litzakeenak. Txangozalearen irudimenak agintzen du. Santa Barbaratik herri-gunera jaitsita, ezin aipatu gabe utzi Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Azkoitia elkartzen dituen bidegorria. Urretxu eta Azkoitia artean, garai batean Urolako trenak jarraitzen zuen bidea probestuz atondu da bidegorria. 21 kilometro inguruko ibilbidea da, gorabehera handirik gabea, baina Azkoititik Urretxurako norabidean etengabe gorantz egiten duena. Urola ibaian gora, azken batean.
Mendiko txangoez gain, ez da ikustekorik falta Urretxun: Iparragirreren jaiotetxea, udaletxea, Tourseko San Martin eliza… Txango ederra osatu daiteke gune historikoan. Aipagarriak dira Urrelur mineral eta fosilen museoa eta Aikur erle museoa. Lehena kultur etxeko beheko solairuan dago, eta ehunka mineral eta fosil ditu ikusgai. Aikur erle museoa, berriz, Aterpetxe berritik gertu dago, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, erleen mundu liluragarriari buruz jakin beharreko guztiak azaltzen ditu, hainbat produktu eskuratzeko aukera eskaintzeaz gain. Bertan ekoiztutakoak, noski.
Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.
Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.