Macondo, inoizko petrolio isuririk txarrena... oraingoz

  • Alde batera uzten badugu Afrikan Niger ibaiaren deltan berrogei urteotan petrolioak eraginiko hondamendia –ikusi datorren asteko Net Hurbil– Mexikoko Golkoan Mississipi Canyon 252 eremuan gertatzen ari dena da inoizko petrolio isurketarik ikaragarriena. Baina ez da azkena izanen, urre beltza eskuratzeko sukarrak gehiago ekarriko dituelako.
Marea beltzak kutsatutako hegazti bat
Charlie Riedel argazkilariaren irudi honek erakusten du Deepwater Horizon plataforma hondoratzeagatik marea beltzak kutsatutako milaka hegaztietako bat, pelikanoa zehazki. Macondo iturria lehertu eta plataforma hondoratu zenetik zenbat petrolio isuri den ezin da gaurdaino jakin zehaztasunez. BP konpainiak lehen egunetan jakinarazi zuen eguneko 1.000 upel (160.000 litro) ari zela itsasoratzen. Geroztik kopuru hori baino askoz handiagoak kalkulatu dituzte bateko eta besteko adituek. Washingtongo kongresuan lekukotza eskaintzera deitutako zientzialari batzuek eguneko 70.000 upel (11 milioi litro) eta 95.000 upel (15 milioi litro) arteko kopuruak eskaini berriak dituzte. Oraindik goiz da jakiteko zein ondorio ekarriko duen kutsadura erraldoi horrek bai AEBetako itsas hegian, bai Mexikoko Golkokoaren hondoko bizitzan, edo urakanen eraginez lehorrean barrurago sartuta. Charlie Riedel
Iragarritako hondamendi baten kronika” titulatu genezakeen honako hau, eta behingoagatik topiko merketan erori ez garela defenditu. Gabriel García Marquezez gu baino lehen oroitua zen BP multinazionala, Gabok Cien años de soledad-en asmatutako Macondo izenez bataiatuz Mexikoko Golkoko hobietako bat, teknikoki Mississipi Canyon 252 deitu parajea. Hango hondoa zulatzera eramandako Deepwater Horizon plataformak su hartu eta hondoratu denean, Bibliako izurrien tamainako hondamendia abiarazi du, orain artean inork geldiarazi ez duena.

Guztia literaturazkoago edo filmagarriago suertatu zedin, Macondok egun seinalatuan egin zuen eztanda, apirilaren 22an, Lurraren Eguna. Leherketan hamaika gizonek galdu zuen bizia. Pearl Harbourreko irudien inbidiarik ez duen sutearen argazkiak ekain hasieran barreiatu ditu munduan National Geographicek.

Amerikako Estatu Batuetako agenda politikoa irauli duen hondamendia ulertzeko oinarrizko osagaiak Mariano Marzok argiro azaldu zituen El Pais egunkarian Macondo y el petróleo en aguas profundas artikuluan. Bartzelonako unibertsitatean energi baliabideez irakasten duen katedratiko hau Crísis Energética guneko kidea ere bada, ez kritiko erradikalenetakoa. Petrolioa ustiatzen duten multinazionalen informazio onak darabiltza beti. Hona Macondokoaren datu nagusiak.

BP korporazioak Mexikoko Golkoan, Mississipi Canyon 252 eremuan, petrolioa bilatu eta ateratzeko baimena dauka, AEBko gobernuak emana. BPk zulatze eta prestatze lanak azpikontratatu egin ditu, tartean Georges Bush gaztearekin presidenteorde izan zen Dick Cheney buru edukitako Halliburton zerbitzu enpresari.

Beste azpikontrata batek, Transocean deituak, Deepwater Horizon plataforma eraman eta petrolioa aurkitua zuen, ur oso sakonetan: plataformaren eta hondoaren artean 1.500 metroko ur geruza dago, ondoren 4.000 metro harkaitz petrolio osina ukitu arte. Deepwater aurretik hori baino sakonagoraino iritsia zen, Tiber izeneko hobian 1.259 metroko sakonerako itsasoan 9.426 metroko zuloa egin zuen 2009an, munduko marka hautsiz. Ez dira hasiberri batzuk.

Lehorreko petrolio erreserbak ahituz doazen heinean, konpainiek itsasoan gero eta urrunagora jotzen dute putzu berrien txerkan. Sekulako lehia ei dago. 400 eta 1.500 metro arteko ur sakonetan 1995an egunean 200.000 upel ateratzen zen moduan, 2007an egunean bost milioi eskuratzera iritsi ziren. 1.500 metro baino sakonagoko itsasoetan 2004a arte ez zen petrolio tantarik ateratzen, baina aurtengoz uste da egunean 200.000 upel kenduko zaiola horietan hondoari.
Azken hamar urteotan idoro diren hidrokarburoetatik %70 itsasokoa da. Uste da, gainera, aurrerantzean topatuko denaren herena ur sakonetan edo oso sakonetan topatuko dela. Macondoko porrotak ez du joera hori aldatuko. “Nahi balu ere –idatzi du Marzok– munduak ezingo luke. Daukan petrolio egarria asetzeko munduak egunean edan beharra dauka Mexikoko Golkoko hobi oso bat, 83 milioi upel”.

Jarioko dira berriak

Michael T. Klare-k La fiebre del petróleo que amenaza el Golfo de México y al planeta eman du argitara Sin Permiso gunean. Golkokok Mexikoko petrolio isuria –dio Klarek– gerta daiteke gizadiak historian jasandako hondamendi ekologiko larriena. Okerrena da iragartzen digula zer izango den petrolio hondatuaren aroa, non biziko baikara arazo askoko energi iturri eskuragaitzen mende. Joko eremu arriskutsuan izanen da partida, planetaren patua dago jokoan”.

Joan den azaroko Net Hurbil batean –Petrolio osteko mundurako pasaera bortitza izanen da– bildu genituen Rising Powers, Shrinking Planet: The New Geopolitics of Energy (Potentziak goraka, planeta hondora: energiaren geopolitika berria) liburuaren egile Klareren kezka horiek. Batzuk gatazka sozialei, justizia globalari eta geopolitikari lotuak baina kezken artean ez txikienak ingurumenari dagozkionak.

Gero eta eremu arriskutsuagoetan egiten dute lana multinazionalek petrolioa eskuratzeko, egunetik egunera itsaso sakonagoetan eta muturreko egoeratan. Istripu arriskua abiadura horretan bertan doa handituz. Leherketena, adibidez.
Lehorrean aspalditik daude kontrolatuta putzuetako leherketak, Holliwoodeko filmetan hainbestetan erakutsi izan direnak, baina orain ur handietan sarritan suertatzen hasi dira. Sakonera handiko putzu berriotan hasi dira gertatzen lehen lehorrean jazotzen diren eztandak, petrolioak harri azpian daukan presioak sortzen duen “geiser eragina” delakoagatik (petrolioa presio betean kanporatzea). Urpeko lan guztiak urrundik kontrolatutako erroboten bidez egiten dira, eta horietan hutsegiterik txikienak sekulako istripua eragin lezake.

Hau gertatu bada Macondoko uretan, Mexikoko Golko epelean eta AEBetako kostatik kilometro gutxira, pentsa zer ez den gertatuko Alaska eta Artikoko itsasoetan zundaketak ugaritzen hasitakoan, muturreko tenperaturen eraginpean, izotz puska handiek kolpaturik eta ekaitzik handienen mende.

Baina mundua petrolioak mugiarazten du, eta horri alternatiba txukunik azkar aurkitu ezean, edo kontsumoa arras gutxitzen ez bada, urre beltzaren jabe egiteko lasterketa gero eta gogorrago jarriko da. AEBei dagokienez, petrolio hornidura estrategikoa dela aitortu dute oraindainoko agintari guztiek. Eskuratzen errazena zen petrolio gehiena edo honez gero agortze bidean dago edo atzerriko gobernuek enpresa publikoen bidez kontrolatuta, izan Venezuelan, Brasilen, Indonesian edo Ekialde Hurbileko erresumetan.

AEBetan lehorreko olioa ahitu zenez, korporazio pribatuek bi eremu dauzkate oraindik libre beren negoziorako: batetik Afrikan Nigerreko delta eta bestetik AEB inguruetako ur sakonak, alegia Mexikoko Golkoa, Alaska eta Artikoa. Barack Obama presidente izendatu ondoren ingurumenaren aldeko mugimenduek lortu dute plan horietan ñabarduraren batzuk sartzea, baina oro har korporazioek hartutako bidean darraite.

Mexikoko Golkoan aurreko marea beltz handia 1979an gertatu zen, Ixtoc 1 putzuak sortua: 3,3 milioi upelek ingurua kutsatu zuten. Geroztik, petroliuntziak izan dira kutsatzaile: Exxon Valdez, Amocco Cadiz, Prestige... Macondok iragarri du ondoko urteetan etorri beharrekoa. Michael T. Klare dio amaitzeko: “Hondamendi hau gertatu da enpresa handiek petrolio iturri berriak eremu oso arriskutsuetan bilatu beharra daukatelako. Irrika horrek segitzen badu, egon ziur desastre gehiago izanen dela”.

Informazio gehiago:


Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude