Nola egin erreleboa?

  • Hamar urteko tartean irakasle asko erretiratuko da eta belaunaldi gazteagoek ordezkatuko dituzte. Galdera ugari eragin ditu horrek sektorean: beharrari erantzuteko adina jende egongo al da? Nola egingo da ordezkapena? Zein erronka izango dituzte irakasle berriek?
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela hogeita bost-hogeita hamar urte, belaunaldi jakin batetik irakasle andana atera zen. Izan ere, jaiotze tasa handia eman zen garai horretan –baby boom gisara ezaguna–, eta ondorioz, irakasleen premia handia sortu zen. Hazkunde garaia zen eta eskoletan izena eman zutenen kopurua asko igo zen. Lehen unean, ez zegoen azpiegitura nahikorik eskariari behar bezala erantzuteko eta gela asko barrakoietan kokatu behar izan zituzten. Gainera, urte gutxian euskalduntze prozesua eman zen hezkuntzan eta irakasleek euskalduntzeko ahalegina egin zuten hamar-hamabost urtetan.

Urteak aurrera joan dira eta orduko irakasle horiek 50 urte inguru dituzte gaur egun. Zehazki, hezkuntza publiko zein pribatuan 10.000 baino gehiago dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan lanean diharduten 50 urte baino gehiagoko irakasleak. Hots, hemendik sei-hamar urtera jubilatu egingo dira –erretiroa oro har 60 urterekin hartzen da–. Gainera, maiatzean sare publikoan berretsi zenez, irakasleek aurretiazko erretirorako eskubidea dute. Beraz, zantzu guztien arabera urte batzuk barru bete egin beharko da irakaskuntza utziko duten profesional horien guztien hutsunea.

Irakasle eskariari erantzutera iritsiko direla uste du Luis Mari Elizaldek. EHUko Donostiako campuseko Irakasle Eskolako langilea eta pedagogian doktorea da Elizalde eta dioenez, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako beharrei aurre egiteko behintzat ez da arazorik izango. Egun, irakaskuntza publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzan 50 urte baino gehiago dituzten irakasleak 4.750 dira. Donostiako campusean eskaintzen duten plaza kopurua baino jende gehiagok ematen duela urtero izena baieztatu du Elizaldek; zehazki, 400 plaza inguru eskaintzen dituzte eta 700-800 pertsonek ematen dute izena Gipuzkoako irakasle eskolan ikasketak egiteko. Horrek argi uzten du eskaria egon badagoela. EAEko hiru campusak batuta, urtero 1.000 ikasle inguru irteten dira irakasle titulua eskuartean dutela: Bilbon 400, Donostian 350 eta Gasteizen 240. Horietatik 900 gutxi gorabehera elebidunak dira –ikasketak euskaraz egin dituztenak–. 

Unibertsitate pribatuetan ere badago irakaskuntzan formatzeko aukerarik; hala nola, Eskoriatzan, Bilboko Begoñako Andra Marin eta Deustun. Lehen bietako bakoitzean 200 lagunek amaitzen dituzte urtero ikasketak, eta Deustun aurten eskaini dute titulazio hori lehen aldiz.

Noski, koiuntura irakasle berrien aldekoa da, lanerako aukera parez pare dutelako. Hori da Naiara Urkola donostiarraren kasua. 27 urte ditu eta Gasteizko Irakasle Eskolan gorputz hezkuntzako ikasketak eta ondoren psikopedagogiakoak egin ostean, irakasle dabil. Erretiro jendetsua abagune aproposa izango den arren, mesfidati ageri da Administrazioak egoera bideratzeko erabiliko duen estrategiarekin: “Erretiro masibo horrek zein ondorio izango dituen jakinda neurriak lehenago ez hartzea ez dut ulertzen. Gainera, irakasle beharra dagoenean irakasle ikasketak egiteko batez besteko nota hain altua eskatzea eta hain plaza kopuru mugatua izatea ez da zentzuzkoa”.
Titulazio batzuetako irakasle faltan

Batez ere titulazio jakin batzuk dituzten irakasleak topatzeko izango dira arazoak, irakasle eskolako langileak azpimarratu duenez. Matematika lizentziaturan, adibidez, ikasketa horiek euskara hutsean egiten dituztenak eta jubilatuko diren matematika irakasleak konparatzen baditugu, kontuak ez datoz bat. Hezkuntza Sailean jabetu dira zientzietarako zaletasuna sustatu behar dutela gazteen artean, eta xede horrekin, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Irrika aldizkaria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartu dute. Bestelako ekimen batzuk ere abiarazi dituzte; hala nola, ETBn ikusi ahal den Sutanblai saioari kutsu zientifikoa eman diote eta zientzia udalekuak abiarazi dituzte.

Oro har eskariari erantzuteko jendea egon badagoela dirudien arren –900 irakasle inguru beharko direla aurreikusten da–, ordezkapena zaildu dezakeen beste faktore bat gaineratu digu Luis Mari Elizaldek: irakasle eskoletako ikasleek ikasten jarraitzeko duten joera. “Lizentziatu berriek 21 urte inguru dituzte, ikusten dute gradu ondokoek eskaintza polita ematen dutela eta beren formazioa borobildu dezaketela, eta hortaz, ez dute presa berezirik lanean hasteko”.

Irakaskuntzan aritzeko irakasle sena izatea eta lanbidea gustagarri egitea ezinbestekoa da, baina horrekin batera irakaskuntzak erakarri egin behar du. Egungo ordezkapen sistema –eskola batetik bestera ordezkapenak eginez ibili beharra– inorentzat ez dela erakargarri uste du Elizaldek, eta dinamika horrekin jendea nazkatzeko eta erretzeko arriskua dagoela. Administrazioak eta enplegua sortu behar dutenek hori zaindu beharko lukete, haren iritziz.

Ordezkapen sistema ederki ezagutzen du Naiara Urkolak, ikasketak amaitu zituenetik han-hemenka ibili baita: Elgetan, Orion, Hernanin, Urnietan eta Donostian. Egun, Gipuzkoako hiriburuko Zubiri Manteo ikastetxean Gorputz Hezkuntzako irakasle da. “Ordezkapenak direla-eta eskola batean ez gaude luzaro; maiz egun gutxiko kontua izaten da eta ikastetxea bera ezagutzeko astirik ere ez daukagu”, salatu du. Leku berrira etengabe egokitu behar direla, eta bitartean, noiz deituko eta nora bidaliko dituzten jakin gabe egon behar dutela dio. “Integratu ezinik ibiltzen gara, eta martxa hartzen hasten garenean beste leku batera bidaltzen gaituzte; hori ez da ona ez norberarentzat, ez beste irakasleentzat, eta are gutxiago ikasleentzat”.
Kantitatea bai, baina kalitatea ere bai

Elebitasuna da ordezkapenerako kontuan hartu beharko den beste faktoreetako bat. “Kontua ez da irakasleak behar ditugula soilik, baizik eta horiek euskaraz zein gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna izan behar dutela. Jatorriz euskalduna ez izan arren, euskaraz ondo moldatzen den irakaslea behar dugu, gainontzean ez du irakaskuntzan zeregin handirik izango”. Elizaldek gaineratu du irakasle eskolan ikasten dutenek bi hizkuntza ofizialetan gaituak izan behar dutela. Egun, Donostiako Irakasle Eskolan euskara hutsezko eskaintza besterik ez dago, eta Bizkaian eta Araban ere planteamendua birmoldatu dute, ahalik eta ikasle gehienek irakaskuntza ikasketak elebidun izanez amai ditzaten. Kualifikazio hori bermatze aldera, ikasketa planaz edo curriculumaz gain, eta aparteko gastua sortu gabe, bekak, ikasketa trinkoak eta ikastaroak egiteko aukera aztertzen ari dira irakasle eskoletan.

Gaitasun komunikatiboarekin batera, ikasleek irakasle izateko bestelako trebezia eta ezagutzak izan ditzaten bermatu nahi dituzte hezkuntzan. Elizaldek eman dizkigu berritasun horien azalpenak: “Orain arte lizentziatura egin eta inolako prestakuntza psikopedagogikorik gabe izan zitekeen norbait irakasle, baina aurrerantzean lizentziaturaz gain urtebeteko gradu ondoa exijituko zaie, sozio-psikopedagogia eta didaktika jorratzeko”. Beraz, biologiako irakaslea izateko, jakintza horretako edukiak menperatzearekin batera, biologiaren didaktika, hezkuntzaren soziologia, garapenaren psikologia eta zentroaren funtzionamendua ezagutu beharko ditu, eta horretarako, lizentziaturako laugarren urtea izango du. Ikasleek praktika luzeak izatea ere aurreikusten da.
Beteranoak eta berriak elkarlanean

Eskoletan emango den lan talde aldaketak bestelako arrisku bat ere badu. Lauzpabost urtetan 30 laguneko klaustroan erdia joango bada, urtetan eraikitako hezkuntza proiektua kolokan egon daiteke. Hori saiheste aldera, onena litzateke belaunaldi aldaketa bat-batean egin beharrean urtez urte irakasle kopuru bat berritzen joatea, eta bitartean, eskoletan irakasle beterano eta berriak elkarlanean aritzea. “Beteranoek euren esperientzia, jakinduria eta jokamolde didaktikoak transferitzeko aukera eman behar dute, eta horri begira badaude alternatiba batzuk, hala nola, errelebo kontratuak. Irakasle batzuk irakaskuntzatik liberatu eta gazte hasiberrien bizpahiru moduluz ardura daitezke, edota horien tutore edo aholkulari moduan aritu”, argitu du Elizaldek. Aukera horiek aspalditik asmatuak daudela eta beste lan sektore batzuetan aplikatzen direla dio, eta irakaskuntzan hori aplikatzeko borondatea eta finantzaketa behar direla. Urkola ados dago Elizalderekin, eta elkarlanaren aldeko apustua egiten du: “Esperientziadun irakasleengandik asko ikasten da, eta babesa dira guretzat, besteak beste eskola aurrera ateratzeko ideiak ematen dizkigutelako”. Gainera, irakasleen arteko elkarlana funtsezkoa dela gogorarazi du, haur baten heziketan irakasle askok hartzen dutelako parte, eta horrenbestez, denak norabide berean joatea komeni delako.

Hainbat erronka irakaskuntzan

Hizkuntzak jakitea, komunikazio teknologiak menperatzea, presentziazko eskola orduak eta ez presentziazkoak kudeatzea, diziplina arteko ereduarekin lan egiteko gai izatea, familia eta eskolaren arteko elkarlanean sakontzea eta taldean funtzionatzen jakitea. Horiek dira irakaskuntzan txertatuko diren irakasle berriek parez pare izango dituzten erronka nagusiak, Elizalderen aburuz. Itxura batean lorpen handiak dirudite, baina etorkizuneko irakasleak horiei aurre egiteko gai ikusten ditu, teknologia berrien eta hizkuntzen ezagutzan gaitasun handiak dituztelako batik bat. Akademikoki ikasle onak dira eta bokazioa dute. Irakasle berriek berrikuntza, freskotasuna eta eskola orduak dinamikoagoak egiteko gaitasuna dutela gehitu du Urkolak.

Hezkuntza alorrean azken urteetan ematen ari diren aldaketak ez dira gutxi, eta Zubiri Manteoko irakaslea kexu da lege berri bat ateratzen denean praktikan jartzeko eta garatzeko nahikoa denborarik uzten ez dela: “Hobeto azaldu behar da zein den lege edo aldaketa horren benetako asmoa, nola eramango den aurrera, apurka-apurka joan behar da aplikatzen eta irakasleak horiei aurre egiteko prestatu behar dira”. Elizaldek aukera gisa bizi ditu aipatu aldaketak, bereziki unibertsitatean emango direnak: “Egun irakaskuntza, trebakuntza, metodologia, didaktikari loturiko berrikuntza proiektua... lehen mailan daude, eta aukera aproposa ematen digute eguneratzeko”.

Azkenak
2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako ‘Euskal Herria ez dago salgai!’ lelopean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Eguneraketa berriak daude