Heavy-thrash-a hastapenetatik berreskuratuz

  • Asfiksia ::Hil ala bizi

    autoekoizpena

    iraupena ::42´06´´

    prezioa ::5€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken hamarkadan Oñati punkaren santutegi bihurtu da, baina badira bestelako doinuak lantzen dituzten taldeak ere, nahiz eta hain agerian ez gelditu. Esaterako, lehen Hamer eta orain gaur egun Asfiksiagatik izena duen taldea. Lau gazte hauek liluratu egiten ditu 1990eko hamarkadako thrasharen oinarriak eta Metallicaren hastapenetako gordintasuna bere egin dute, nahiz eta beti abiadura biziak ez landu; nahiago dituzte erdizkakoak, geldoagoak baina era berean sakonagoak. Bestalde, baina, heavyak ere badu eragina beraiengan eta hori errepiketan, punteoetan eta gehitu duten baladetako batean antzematen da. Euskara da erabiltzen duten hizkuntza, nahiz eta kantek pasarte instrumental oso luzeak izan, eta bidegabekeriei zein desberdintasunei abesten diete batez ere, metaforen laguntzaz.

www.myspace.com/asfiksia89
Asfiksia
Gurean txima-luzerik ez dago, baina bai gure musika zainetan daraman jendea

Gaur egun Oñatin dagoen txima-luze talde bakarra da zuena? Bakarrik sentitzen zarete?


Egia da Oñati aldean punky dezente dagoela, baina heavy estiloa ere gustuko duen punky ugari dago hemen, eta gure atzetik datorren belaunaldian ere gure musika zainetan daraman jendea badago; ezin da bakarrik sentitu, hainbeste jenderen bulkada nabaritzen duzunean.

Zer da “lurperaezina”, askatasun nahia?


Lurperaezina abestia Palestina eta Israelen arteko gudan oinarrituta dago. Israeldarren jokabide krudel, maltzur eta hiltzailea kritikatu nahian iradokita dago izenburu hori: Gorpuak lurperatuko dira, baina zuen jokabidea Lurperaezina da.

Abestiek tarte instrumental luzeak dituzte…


Ahotsaren melodia ez ezik gitarren melodia nabarmentzea geneukan buruan, eta halaxe egin genuen.

“Markak galduta hankek ez dute izate legerik”, “Boterearen maitasunak salatu bitartean borrokak aginduko du gizartean”. Hitzak metaforaz beteta daude. Ez duzue mezu zuzenik eman nahi?


“Boterearen maitasunak salatu bitartean borrokak aginduko du gizartean” Bob Marley-ren esaldi batean oinarrituta dago. Lehenengo esaldia lantzen den abestia, ordea, egungo gizarte “liberal” honetan suertatzen diren eta hain gertu bizi izan dugun banaketa prozesu batean iradokita dago. Seme baten gorputzean sartzen gara. Nahiago dugu bakoitzak esaldiei bere interpretazioa ematea. Guk gure lana egin dugun bezala, entzuleek ere har dezatela minutu bat hitzetan barneratzeko.

Ordainduko zenukete thrasharen urrezko urteak, 1990eko hamarkada, bete-betean bizi izanagatik?


Beti ibili gara garai haietako kontzertuak, bideoak ikusten, eta halakoetan sabelean ere kilimak sortzen zaizkigu, baina ezin dugu ahaztu gu 2010. urtean gaudela eta garai haietako ideologia eta mugimendu haiek maitagarriak izan arren, daukagunera eta garenera egokitu behar dugula.

Azkenak
Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Eguneraketa berriak daude