Eta beldurrik gabe

Patxi Zubizarreta
Patxi ZubizarretaDani Blanco
Munduan toki askotan bezala, Bagdad hirian izan zen behin sultanarentzat lan egiten zuen poeta bat. Ilunabar batez, poeta azokara abiatu zen, baina iluntze hura ez zen beste iluntzeak bezalakoa izan, zeren, iluna sartzearekin batera, poetak Herio ikusi baitzuen azokan, eta harritu egin baitzen, ustez, bere asmoari antzeman ziolako. Keinurik ttikiena ere egin gabe, Herio poetarengana, hurbildu, hurbildu zen, baina neskatxa baten atzetik jarraitu zuen. Poetak, orduan: “Geldi hor! Ez, ez, horri ez! Ez da hemen, ez da orain!”. Herio, poetarengana jiraturik, zaputz mintzatu zitzaion: “Baietz, ba. Alaintsot! Gaurko egitekoa Bagdaden diat; biharkoa, ostera, Ispahanen”. Eta hirazko begirakunea josi ziolarik, poetaren asmoari igarri gabe, neska xarmantari luzatu zion erpea.

Jendeak bibaka eta bizibedika hartu zuen Heriori aurre egin zion poeta. Hura, baina, nahigabeturik aienatu zen eta biharamun goizean sultanari esan zion: “Utzidazu behorrik onena, moxalduna ahal dela. Gaur iluntzerako Ispahan hiri apartatuan egon nahi nuke”. Sultanak pentsamendua bezain azkarra zen behorra eskaini zion, baina ez, noski, eguneroko poema eskatu gabe. Poetak, orduan: “Hilerrian izan nauk/Bertaraino lagundu diat/Gorpu hotz hi/Masailak bero guk/Ahanzturaren amildegirantz/bultza egin ziotek/kaxa kaobazkoari/Bahoa hi.../gau ilunean bidaiari.../hil ahantzien uhartera/sufrimendurik eza/gozatzera.../gozatzera...”.

Poeta Ispahanera lehen izarrarekin batera heldu zelarik, zuzenean jo zuen zigurat-era. Baina behorra lotu gabe, ukaldi bat eman zion gibelaldean Bagdadera itzul zedin: moxala zain edukirik, ziur zegoen senak harengana gidatuko zuela eta tximistotsean helduko zela. Gero, begirakunea dorre tantaira altxaturik, zeru-lurrak batzen zituen 52 metro bertikalei erreparatu zien. Zalantzarik gabe, eraikina zirkuluka inguratzen zuen barandarik gabeko mailadi estuari lotu zitzaion. Gailurrera iritsirik, eguzkiaren azken printzak jaso zituen eta bihotz erdiragarria iritzi zion zerumugari, zinez igarri ezin izarrak osatzen hasiak ziren hieroglifikoari: toki hoberik ez mundualdia amaitzeko, bizitzaz beste egiteko. Alabaina, begirakunea harresira zuzendu, eta, uste baino beranduago bazen ere, Herio bistatu zuen. Orduan, berriro ere zalantzarik gabe, derbitxe baten gisara, Herio doi bat hil, eta utzi egin zuen bere burua aire epel zabalean hegaldatzen.

Heriori aurrena susmagarria iruditu zitzaion zaldunik gabeko behorra, eta hurrena haserre gorriak hartu zuen poetaren gorpua artean bero topatzean. Orduan ulertu zituen gizonaren hitzak: “Geldi hor! Ez, ez, horri ez! Ez da hemen, ez da orain!”. Eta zuhurrago jokatu ez izanaz damuturik, mendeku bila, heriosuhar abiatu zen behorraren atzetik. Egunsentiak laster pausatuko zituen bere atzamar gorriztak Bagdadeko harresietan, baina azoka jendez beterik zegoen artean. Istorio erraileek Heriori aurre egin eta aurrea hartu zion poeta goraipatzen zuten, hiritarrek haren idazkiak zituzten hizpide, eta txerpolariek poetaren azken hegaldi hilgarria antzezten zuten: albistea, antza, sua gari artean bezala hedatu zen, eta Herio baino lehenago heldu. Harridurazko keinu bat etorri zitzaion orduan begietara: han inortxok ere ez zerabilen ispilu edo maskararik bera nahasteko eta, aitzitik, pozarren eta alegera zebiltzan, eta beldurrik gabe... Eguna zabaldu aurretxoan, bakarren bati erpea luzatzeko ere gogogabeturik, burumakur eta mingulin aienatu zen inor ohartu gabe. Hitza zilarrezkoa bada, isiltasuna urrezkoa da.

* Ipuina Atxaga eta Joxan Ormazabalen testuez osatua dago, eta izenburua Borgesen hilobiko idazkun berbera da.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude