Euskararen jostailu

  • Azken denboraldian Interneten zabaldu den fenomeno berria da LipDub-a, edo kanta batekin egiten den antzezpen kolektiboa. Euskarak biziberritzen jarraitzeko jostailu berriak behar ditu uneoro, eta Eibarren antolatu duten lehen LipDub lehiaketak haize freskoa emango dio.
Lip Dub
Nafarroako Unibertsitatean grabatutako LipDuba. 400 lagun ingururekin, orain arte egin den handiena da.
Hartu bideokamera, bildu lagun taldea, eta aukeratu kanta. Kalea, unibertsitatea edo lantokia antzeztoki apartak izan daitezke. Egin beharreko antzezpena ongi planifikatu grabatzen hasi aurretik, etendurarik gabe egingo baita dena. Hitz gutxitan esateko, abesti batekin ongi pasatzeko koreografia jendetsua egitea, horixe da LipDub bat.

Jatorria AEBetan dauka Internet bidez hedatu den fenomenoak. 2006an agertu zen lehenbizikoz LipDub terminoa sarean –ezpain bikoizketa esan nahi du–, eta orduz geroztik asko hedatu da. Hala ere, fenomenoak azken hilabeteetan izan du zabalkunderik handiena. Hastapenetan unibertsitateko ikasleek egiten zituzten LipDubak, euren fakultatean zeinen ongi pasatzen zuten erakusteko. Mundu guztiko unibertsitate askok daukate euren fakultateetan grabatutako LipDuben bat, baita Nafarroako Unibertsitateak ere. Wikipediak eskaintzen dituen datuen arabera, Iruñean grabatutako LipDuba da gainera jende gehien biltzeagatik errekorra daukana, 400 pertsona inguru. Ikasleen ekimenetik sortutako fenomenoa izanda, Internet bidez unibertsitatea saltzeko balio izan du. Orain fenomeno hori enpresetara ere hedatu da, marketinerako tresna bihurtu baita LipDuba. Baina lan artistiko bezala har daitekeen heinean, lehiaketak ere sortu dira.

Eibar, aitzindari

Euskara lasterketa honetara berandu ez iristea, eta ahal bada aurrea hartzea da Eibarren antolatu berri duten lehen LipDub lehiaketaren helburua. Hemen oraindik erabat zabaldu gabe dagoen fenomenoa da, eta “aukera polita da oraindik hemen erdal kantekin apenas egiten denari aitzindaritza hartzea”, dio Josu Mendikute Eibar.org-ko partaide eta lehiaketaren antolatzaileak.
Euskal kantak eta euskara bera Interneten zabaltzeko erreminta izan daiteke lehiaketa. Baina hori baino garrantzitsuagoa da jendeak euskararekin gozatzea eta ongi pasatzea. Aurretik ere LipDub batean parte hartutakoa da Mendikute, eta esperientzia haren oroitzapen polita dauka. “Nolabaiteko tentsioa daukazu zure gain, eszenifikazioan zerbait txarto egiten baduzu grabazioak berriz hasi behar baitu”. Ikus-entzunezko bestelako lanetan errealizazioan aldaketak egin daitezkeen bezala, LipDubean puntu guztiek ondo definituta egon behar dute hasieratik.

Lehiaketa antolatzeko ekimena Eibarko Udalak hartu zuen, Junkal Txurruka euskara teknikariak Donostian egindako LipDub bat ikusi zuenean. Citröenek antolatutako lehiaketa baterako grabatu zuten bideoa Euskal Herri guztitik etorritako hainbat gaztek. Tartean zegoen Josu Mendikute ere. Gaztelaniazko kanta batekin egindako lana zen, eta Txurrukak hura ikustean, halako ezer euskaraz eginda ote zegoen galdetu zuen. “Interneten ez dugu halako ezer euskaraz topatu” ziurtatu du Mendikutek. Horrela hasi ziren euskal kantagintzarekin egindako LipDubak bultzatzeko ekimenarekin.

Saria Eibarko merkatariek jarriko dute: dendetan gastatzeko 5.000 euro eta beste 1.000 euro eskudirutan. “Guk merkatariei Eibar Euskal Herrian Internet bidez erakustea eskaini genien”, oinarrietako bat Eibarren grabatutako bideoa izatea baita. LipDubak marketinarekin duen harreman estua mantenduko du, beraz, lehiaketan. Kasu honetan, marketinerako produktuak euskara eta Eibarko kaleak izango dira.

Ikusleen partaidetza

Lipduba web 2.0-aren ondorengoa den aldetik, lehiaketaren epaian jendearen parte-hartzeak ere zerikusi handia izango du. “Jendeak irabazlea aukeratzea nahi dugu, nahiz eta epaimahai bat ere egongo den”. Bideoak Youtuben eskegiko dira, eta une horretatik bertatik jendeak bozka emateko aukera edukiko du. Finalera hiru bideo iritsiko dira, eta jendeak aukeratuko ditu. Ekitaldi jendetsu batekin amaituko da lehiaketa –hala espero dute behintzat antolatzaileek–, Eibarko Coliseo antzokian. Beraz, sortzez sareko ekimena baldin bada ere, LipDuba plazara, kalera, jendartera ekarriko dute Eibarren.

Urrian egingo den finalera bertaratuko den jendeak garailea aukeratu ahal izango du, epaimahaiarekin batera, %50ean. Lanaren kalitate artistikoa kontuan hartzeaz gain, bideo hori ezagutarazteko euskararen erabilera eta herria nola erakusten duen ere aintzat hartuko da.

Apaltasunean, eraginkor

Euskara sustatzeko ez da dirutzarik gastatu behar, baliabide gutxirekin eta irudimenarekin aurrerapauso handiagoak eman daitezkeela iruditzen zaio Josu Mendikuteri. Hainbat erakundek egiten dituzten kanpainak baino baliagarriagoak dira era honetako ekimenak, jendeak hizkuntzarekin jolastu, entretenitu eta gozatu beharra baitauka. Hala ere, antolatzaileari hurrengo urtean bigarren ediziorik egongo ote den galdetuta, ez du ezer ziurtatu. “Bigarren edizioren bat egotea baino garrantzitsuagoa da euskara halako fenomeno berrietara garaiz heltzea eta ideia freskoak edukitzea”.

Orain artekoan, lehiaketak erantzun ona izan du. Bost parte-hartzailek eman dute izena oraingoz –uztailaren 19a izango da lanak aurkezteko azken eguna–, eta dagoeneko hiru LipDub grabatu dira. Gainera, ekimenak Euskal Herriko beste leku batzuetan ere jarraipenik izango duela dirudi, Goienak beste hainbeste egiteko asmoa baitauka Deba Goienean, hamargarren urteurrena ospatzeko. Dantza, euskal kantak, bideoa eta teknologia berriak uztartuz, zeresana eta zer ikusia izango da aurrerantzean ere.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude