Zain dago ama, zain aita

ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
   
Oraingoan, dena den, bakea eraikitzeko aukerarik izango bada, ez da izango aurreko bake prozesuetako eskemetan. Gehienek onartzen dute hori. Ezker abertzalearen gehiengo oso handiak erabaki du jada etorkizuna borroka politikoan zizelkatu behar dela, aurrerantzean armek ez dutela lekurik. Aldebakarreko erabakia da eta horrek, bururaino eramaten bada, dena aldatzen du. Arrakastatsua izango ote da?
   
Hipotesiei ekinez, bi muturretara bederen begiratu behar da. ETA da bata, eta bi hipotesi plantea daitezke epe hurbil eta ertainera begira, gutxi gorabehera udal eta foru hauteskundeen ostera arte. Lehen hipotesia: metodologiei buruzko zalantzak izan arren, ETA ados dago sakonekoarekin, hau da armak utzi beharraz eta, beraz, prozesu hau bultzatuko du, lehenik eta behin su-etena aitortuz eta ondoren dagokion desegite negoziatuari ekinez. Dena nahiko isilean.
  
 Bigarren hipotesia. Ezker abertzalearen presioak behartuta ETAk aukera berri bat emango lieke ezker abertzaleko “prozesu demokratikoaren” bultzagileei, Lizarra-Garazin eta Loiolako prozesuan egin zuen bezala, halako zerbait esanez moduan “Ongi da, ea oraingoan zerbait lortzen duzuen, bestela gu gure jardun armatura itzuliko gara”.
                                                                                  
ESTATUA da beste muturra. Nola jokatuko du? Behin armen alboratzea egiaztatu ondoren, gatazkaren bukaera duina bultzatuko du edo garaile eta garaituen irtenbide zapaltzaileari helduko dio? Ez dago garbi. Izan daitezkeen ikusmoldeak asko laburbilduz hara bi joera.
   
Batetik, hor da Jesus Egigurenen ildoa, funtsean Loiolako negoziazioan islatu zena eta irtenbide duinarekin lotua egon litekeena: gatazkaren ondorio bortitzak konpondu eta akordio politikoa euskal alderdien artean.
   
Beste ildoa PPk eta orain Rubalcaba barne ministroak ordezka lezaketena izan daiteke: “Irabazi dugu, integratu ala hil”. Azken eredu honi primeran letorkioke ezker abertzale historikoaren balizko zatiketa. ETA ahul, txiki eta marjinal batek Espainian kohesioa ekar dezakeen moduan, euskal gizartea labirintoan murgildua uzten du.
                                                                                                                                                                                                                                      
ETA EZKER ABERTZALEA? Barne zatiketa saihestea du lehen helburua, baina ez ohi bezala jarraitzearen prezioan (1992an bezala, Lizarra-Garazin edo Loiolan bezala). Hori bukatu da. Ez haientzat bakarrik, euskal gizarte osoarentzat litzateke egokiena batasunari eustea, hala bakarrik ekin baitakioke modu arrakastatsuan gatazkaren ondorioen konponketari (presoak, biktimak...). Herri ikuspegi eta  humanotik begiratuta, gatazkaren ondorioena bideratzeak beharko luke lehentasuna. Lehenengo sufrimendua amaiarazi eta gero –bitartean ere nahi bada, baina bigarren plano batean–, politika.

Azkenak
2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2.000 lagun baino gehiago mobilizatu dira Laudion Guardianen itxiera aurka

Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.


2025-02-03 | Axier Lopez
Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]


Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Eguneraketa berriak daude