Bristol-eko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Marianne Thoresen irakasleak garatutako teknika aplikatu da lehen aldiz St. Michael ospitalean.
Erresuma Batuan 1.000 inguru dira urtero, bederatzi hilabeteko haurdunaldiaren ostean, oxigeno-arazoekin jaiotzen diren umeak. Horren ondorioak izugarriak izan daitezke: garunaren paralisia dugu kasurik ezagunenetakoa.
Jaiotzeko unean oxigeno falta izan duten umeen kasuan ezaguna da garunean hotzak duen eragin positiboa, baina neurri batean baino ez. Marianne Thoresen irakaslea hotzari lagunduko zion zerbaiten bila abiatu zen, eta xenon gasa ikertu zuen. Xenona anestesikoa da, inertea, eta zortzi urteko ikerketaren ondoren garunaren hozketaren eragina areagotzen dela frogatu da berriki St. Michael ospitalean egindako probetan.