Apustu arriskutsuak Bilbo Handiko agertokietan

  • Aurten, zazpigarren urtez eta Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren (BAI) eskutik, Bilbo Handia arte eszeniko berrientzako topagune eta erakusleiho bihurtuko da, ekainaren 1etik 5era. Dantzariak, bideogileak, antzezleak eta DJak, besteak beste, mundu osoan arteak dakartzan proposamen sortzaileen mezulari izango dira. ACT da, joera eszeniko berrietara zabalik dagoen jaialdia.
ACT Jaialdia
ACT jaialdia iragartzeko goiko kartela erabili dute aurten. Zazpigarren edizioa du arte eszeniko berritzaileen jaialdiak.ACT Jaialdia
Orain dela zazpi urte, Barakaldon eta Bilbon egoitza duen Bizkaiko Antzerki Ikastegiak, lurraldearen indar sortzaile artistikoa azkartzeko asmoz, ACT, Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdia erditu zuen. Antzokiak eta aretoak aldatu badira ere, artista berrientzat, adituentzat eta ikusleentzat ikur izateko nahiarekin jarraitzen du ACTek. Hezkuntza, lan eszeniko berriak eta nazioarteko sortze harremanak sustatzea eta zabaltzea dauka helburu, horretarako emanaldiak, erakusketak, solasaldiak, ikastaroak eta lehiaketak baliatuz.

Lau atal

ACTek lau ataleko egitaraua dakarkigu: Erakusketa eta lehiaketa, Danzine, ikastaroak eta bazkalosteko nahiz gaueko ekitaldiak. Oro har, nazioartean garrantzi handia duten lanak izango ditugu ikusgai. Eta ospe hori ez ezik, proposamenen izaerak ere inportantzia handia du artistak hautatzerakoan: ACT jaialdiak lehentasuna ematen die ibilbidearen hasieran dauden sortzaileei, baita lengoaia propioen bila dabiltzan artistei eta lanei ere.

Aurtengo egitarauak eskainiko dizkigu, besteak beste, antzerki eskolen sei antzezlan, lehiaketan aurkeztuko diren hamazazpi obra labur, beste hamalau bideo –batzuk lehiaketan ere parte hartuko dute– eta bideo-dantza profesionalaren ordu biko emanaldiak. Aipatzekoa da, azken atal horretan, Jordi Cortes dantzari eta koreografo katalanak dakarren V.I.T.R.I.O.L. Hamabost herritako –Korea, Alemania, Katalunia, Herbehereak, Australia, Ingalaterra, Kosovo, Islandia, Belgika, AEB...– 40 minutu baino gutxiagoko iraupeneko 40 lan izango dira ikusgai.

Antzezlan laburrak eta bideo-dantza ez ezik, aurten, BAIko profesionalek garatutako hiru ikuskizunekin gozatzeko aukera ere edukiko dugu. Hirurak atzerriko beste hainbat eskolekin izandako elkarlanaren emaitza dira: bata, Amsterdameko antzerki musikal eskolarekin; beste bat, Australiako WAAPA antzerki Unibertsitatearekin; eta, azkena, Erresuma Batuko Leedsko Perfoming Arts Unibertsitatearekin ekoiztua da.

Ekainaren 1ean, asteartean, hasierako ekitaldiak eszenatoki bikoitza izango du: batetik, arratsaldeko zazpietan Barakaldo Antzokian antzerkia oinarri izango duena; iazko irabazleek parte hartuko dute ekitaldi horretan; ordu bi geroago berriz, Bilboko Kafe Antzokian, Meritxell Checa Esteban kataluniarrak (lehenengo ACT jaialdiko irabazlea) aurkeztuko duen Last Picture ikuskizuna nabarmentzekoa da; gau giroari lotuta dago bigarren aurkezpen hori.

Arriskuan datza egungo sormenaren giltza; arriskuan eta ikerketan. Biak sendotzera zuzenduta dago ACT Lehiaketa. Alde batetik, sarien eta diru-laguntzen bidez hainbat proposamen berri sustatu nahi ditu jaialdiak. Bestetik, jaialdian irabazle izango diren lanek bermatuta dute Bizkaikoaren antzeko beste hainbat jaialditan parte hartzea, Europa osoan: ACT festibala IYME (International Young Maker´s Exchange) sarean dago. Dagoeneko sei urte ditu sare horrek, eta arlo profesionalean sartzerik ez duten lanak nazioarteko testuinguruan ezagutaraztea nahi du, elkartrukearen bidez. Dena dela, komeni da BAIren webguneak (www.bai-bai.net) esaten duena gogoratzea: “Jaialdia ez da soilik lehiaketa bat, non lanek diru-sari bat, edo beste jaialdi batzuetan antzezteko aukera lortzea duten. Topagunea ere bada, erakusleiho, bizipenen trukerako esparru eta harreman profesionalen sustatzaile”.

Hainbat sari banatzen ditu ACT jaialdiak, eta urtero gehitzen dute baten bat. Aurten, ACT-Arriagak 3.000 euro emango dizkio zuzeneko lan labur onenari; gainera, sari horri esker hurrengo urtean besteak beste, Bilboko Arriaga-BBK aretoan aurkeztu ahalko dute lan irabazlea. Bideo-dantza arloko lan onenarentzat dira Danzine Sariaren 1.500 euroak. Arestian esan dugunez, bideo-dantza lehiaketa eta erakustaldia La Fundición aretoan izango dira, ekainaren 5ean, larunbata, goizeko 11etan. Aurreko urteotan Danzine saria irabazi duten artisten lanak ere bertan izango dira. Eta itxiera ekitaldira joango direnek aukeratutako lanik onena ikusiko dute.

Egunero, arratsaldeko lauetan ACTmosfera izeneko bazkalosteko solasaldiak zabalik egongo dira. Antolatzaileetako batek moderatuko ditu saio horiek, eta jaialdian parte hartuko duten taldeak aurkeztuko ditu, dakartzaten lanen gorabeherak azaltzeko abagunea eskainiz. Ekitaldi honek elkarlanerako eta eztabaida artistikorako gunea izan nahi du, ideiak, kolaborazioak eta iritziak zabaltzeko bilgunea.

Eta Kafe Antzokian puntako DJen eskutik ACTnight ekimena prestatu dute, gaueko festa. Aurtengo gonbidatuak Jorge Laststar, Red Rhino, Alabama Moorning, The Sbitz eta Araña eta DJ Pan Z dira.

React, Jaialdiko hoberena

Ekainaren 7tik 13ra berriz, Basauriko Social Antzokiak hartuko du jaialdiko unerik onenak biltzen dituen ReACT. Danzineko irabazlea ez ezik, erakustaldiko eta lehiaketako egitarau osoa ikusi ahal izango da, egitarau pedagogikoa ahaztu barik.
Zortzi areto jaialdiaren zerbitzura
Urte osoan, Bilbo Handiko eskaintza kulturalaren zati garrantzitsua kudeatzen duten aretoak ditu eszenatoki ACTek: Bilborock, Kafe Antzokia, Arriaga-BBK aretoa, Bai Bilbo eta La Fundición (Bilbo); Barakaldo Antzokia eta San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxea (Barakaldo); Social Antzokia (Basauri). Barakaldo Antzokiak eskola magistralak hartuko ditu. Kafe Antzokian eta Bilborocken, aldiz, lan laburrak izango dira ikusgai; eta Deustuko La Fundición aretoa bideo-dantzaren (Danzine) egoitza izango da.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude