Abangoardia eta esklusiorik gabeko ezker berria helburu

  • Ander Rodriguez (Donostia, 1982) eta Ander Santiago (Gasteiz, 1969) Alternatiba eta Zutik alderdietako kideak dira hurrenez hurren. Arrasatearrak dira biak. Lehena, bertako udal zinegotzia. Biek gizarte mugimenduetan oinarritutako ezker berri baten alde dihardute.
Ander Rodriguez eta Ander Santiago
"Kontua ezkerreko indarrak zertarako aurkezten diren ondo zehaztea da, ez da estrategia kontua, taktikoa baizik. Asmoa ez da sigla gehiago biltzea, modu naturalez batzea baizik"Junkal Amores
2011ko udal eta foru hauteskundeak lehen mugarria izan liteke ezkerreko indarrak biltzeko. Solaskideen ustez inkognitak argitzeko garaia da: “Kontua ezkerreko indarrak zertarako aurkezten diren ondo zehaztea da, ez da estrategia kontua, taktikoa baizik. Asmoa ez da sigla gehiago biltzea, modu naturalez batzea baizik”. Premisa hauek aintzat harturik abiatu dugu elkarrizketa. Edonola ere, herriko instituzioetan lan egin beharraz harago edo honago, batez ere, ezkerraren izaeraren eta bilakaeraren ardura dute biek ala biek.

Mintza gaitezen Alternatiba nahiz Zutik alderdien izaeraz eta egoeraz.


Ander Rodriguez: Alternatibaren izaera oker samar ulertu da batzuetan. Alternatiba ez da EBko zatiketa soila, EBko kide ginenok gutxiengoa gara-eta. Gure egoeraren diagnosia hauxe da: ekonomiak kapitalismoaren krisia agertu digu, baita ezkerrarena ere, ezkerra ez baita egoera eraldatzeko behar diren bitartekoak sortzeko gauza. Gabezia hau dela-eta hasi zen Alternatiba Eraikitzen prozesua gauzatzen, Alternatiba izatera heldu dena. Gure ideia ez da Alternatiba helburu izatea, bitartekoa baizik. Alternatiba Euskal Herriko ezker erradikalen birplanteatzeko medioa da, klabe subiranistan eta gizartea eraldatzeko klabean.

Ander Santiago: Gu, militante gehienok, trantsizio garaitik gatoz. Mugimendu sozialek ordea, orduan zuten indarra galdu dute. Zutik zahartuz joan da eta berritu beharra dauka. Zutik ez da soilik sortu zeneko LKI-EMK alderdiez elikatu, ez da diskurtso bakarrekoa izan, ideologia askoren ekarpena izan du. Nazio arazoak sortarazi digu kontrobertsia gehien, Lizarra-Garaziko porrotaren ostean arazo hori areagotu zen gure artean. Gure izatea, ezker osoaren bilakaerak baldintzatuta dago. Azken urteotan, Aralar, Alternatiba, Alderdi Antikapitalista proiektu berriak agertu dira. Ezkerraren desantolaketa garaia dela dirudi, baina ez da guztiz horrela, ezkerra bere bidea argitu beharrean ari da. Euskal Herrian bereziki, indarrak berrantolatzen ari dira zerbait berria eskaintzeko.

Egizue ezkerraren krisiaren diagnosia.


A. Santiago:
Ezkerraren krisiaz jardutean oso euro-zentristak gara. Europatik eta eredu europarraz ari ohi gara. Joera hori neo-kolonialismo politiko moduko bat da. Alegia, hemen ezkerraren krisia dago, baina ez Latinoamerikan: Bolivia, Ekuador eta Venezuelan ezkerra ez dago krisian, aitzitik, gizarte mugimenduak indartsuak dira eta pentsaezinak ziren aldaketa sozialak gauzatzen ari dira. Besterik da Europako ezkerraz jardutea.

A. Rodriguez:
Zehazpen egokia da. Ezkerreko krisiaz ari garenean, Europan kolapsatu den ezkerreko ereduaz ari gara. Ezkerrak ez du jakin sistemaren alternatiba sendo bat sortzen, areago, kasu askotan, boterearen oposizio formala izaten konformatu da, eta oposizio formalak ere boterea sendotzen du. Ezkerra mugimendu sozialetatik aldenduz joan da. Orain berriz, erreakzioanatzen ari da bitarteko eta erakunde baliagarriak eraikitzeko. Izatez, erakundeak ez dira ezkerraren helburu izan behar, guk erakundeak bitartekoak bezala ulertu behar ditugu gizartea transformatzeko. Frantzian (NPA), Alemanian (Die Linke), Portugalen (Bloco) edota Grezian ezker erradikala eraikitzeko saio serioak daude. XXI. mendean, ezkerreko indar berria sortzeko moduko kapital politiko eta sozialak badaude Europan. Ezkerrak mugimendu sozialetatik elikatu behar du, baina ez erabilpen manikeoak egiteko. Gure herrian, berbarako, mugimendu sozialen artean akordio bat eman denean, berau instrumentalizatzeko joera izan da. Guk ez dugu ezker berria mugimenduen transmisio-uhala izatea nahi, berauek elkartzeko bitartekoa izatea baizik. Gizarte mugimenduaren borroka xedea egungo sistemaren eredua gainditzea da, eta eredu kapitalista gainditzeko borroka mota eta arlo –feminismoa edota ekologia– guztiak bateratu beharra ikusten dugu.

A. Santiago:
Ados. Halaber, Europako ekialdea eta mendebaldea bereizi beharra dago. Europako antzinako alderdi komunistaren eredua frakasatu da. Kapitalismoak berriz, oso tarte txikia utzi du erreformarako, krisi honen ostean are gutxiago. Sozial-demokraziaren bandera ongizatearen estatua da, aurpegi humanoagoa omen daukan kapitalismoa erreformatzea. Alabaina, kapitalismoak sistema kolapsaturik ikusi duenean espazioa murriztu da. Ondorioz, sozialdemokraziari ez zaio erreformatzeko ezer geratu. Mintza gaitezen argi eta garbi: sozialdemokraziarik gabe neoliberalismoa ezinezkoa litzateke. Adibidez, Berlingo harresia erori zenetik, Europako alderdi sozialdemokratek eta laboristek eskubide sozialen murrizketak ekarri dituzte. Kupula sindikal handiek ohea egin diote neo-liberalismoari.

Arrasatearrak zarete. Zer ekarri nahi duzue euskal ezkerraren gauzatzeko?


A. Rodriguez: Arrasaten, esaterako, guk sinergia prozesu bat landu genuen, ez genuen ekimen elektoral amankomuna planteatu. Aurreko lau urteetan kaleko lana egin genuen, mobilizaziorako eta borrokarako lan komunak. Udal gobernuaren politiken alternatibak sorrarazi genituen. Guk hauteskunde prozesuak ez ditugu estrategikotzat jotzen, taktikoak baizik, hauteskundeak zedarri bat dira beste zedarri batzuen artean. Instituzioetako lanak balio du bozgorailu bezala, baina transformazio soziala ezin da instituzioen bidez gauzatu. Gu ekimena bi modutara garatzen saiatzen gara: instituzioetan ordezkaritza baldin badaukagu beren muga hertsietan lanean dihardugu, baina aldi berean instituzio hauen eredua aldatzeko apustu egiten dugu.

A. Santiago: Gure lana instituzioetan oso mugatua da, baina itunak naturalak izatea defendatu dugu, paktuak beheko militanteek gauzatzea. Ez gara siglen metatzearen aldekoak, alderdiko zuzendaritzek hori aholkatzen dutelako. Udalgintzan ez badago ekintzazko programa bat, ez da ezer berririk sortuko. Gainera, askotan, emaitza lortu nahi dugunaren kontrakoa izaten da. Guk Arrasaten Alternatibako kideekin egindako lana oso positibotzat jotzen dugu. Areago, ez bakarrik Arrasaten, Antzuola, Oñatin eta Bergaran –hemen zinegotzirik izan gabe ere– lan asko eta baikorra egiten ari gara. Etorkizunean koalizioari eustea espero dugu eta ezkerreko beste jendeekin jardutea.

Euskal Herrian ezkerraren krisiak badu al du berezitasun aipagarririk?


A. Rodriguez:
Euskal Herriko ezkerraren krisia guk aipatu ditugun antzeko parametroetan ematen da, baina aldi berean, nazio aldagaia dago, elementu distortsionatzailea eskuin/ezker bitasunean. Euskal Herrian eraiki behar den ezkerrak garbi izan behar du nola ekin nahi dion nazioaren gaiari. Ezker/eskuin ardatza ondo aztertu behar da, eta aldi berean, nazioaren gaiari egokiro heldu. Zentzu horretan, ETA distortsio eragilea bihurtu da, ETA edota borroka armatuarekiko aldeko jarrera. ETAren borroka armatuarekiko hartu behar den jarrera argiak altzairuzko hesi moduko bat altxaraziko du eta ezkerraren konbergentzia prozesua indartzen lagunduko du.

A. Santiago:
ETA traba da ezker berria konfiguratzeko. ETAk armak utziko balitu den-denok –ezker abertzaleak nahiz ezker erradikalenak– irabaziko genuke. Horrek ezkerreko mugimendu zibilari bidea ematen lagunduko lioke. Desobedientzia zibilean ondo oinarritua, borroka sozialak ondo sustatuz gero, euskal ezkerra indartuta atera liteke.

Nola bizi duzue ezker abertzalean ematen ari den prozesua?


A. Santiago: Gu aiduru gaude, ilusioz, ez dakigu nola bukatuko den, baina gatazka gainditzeko abiatzen diren prozesu guztiak oso positiboak dira. Ezker abertzaleak apustu ausarta egin du, baina ez dakigu ETA zein posiziotan dagoen. Dena dela ere, ezker abertzalearen baitan begi-bistako aldaketa eman da. Estatuak garatu dezakeen politika antiterroristan “erreparatu” gabe, aldaketarako apustu egin du. Nik espero dut mugimendu zibila garaile ateratzea eta parametro horietan Alternatiba eta Zutik-ekin bidean aurkitzea. Euskal ezkerraren bilakabidean emango den eztabaidan lekua izatea espero dugu.

A. Rodriguez:
Bat nator Anderrekin. Egokiena da orain ezker abertzalearen prozesuan “ez sartzea”. Prozesuak Euskal Herriko gatazkaren parametroetan eragingo du, eta bistan da, ezkerraren espazioa birdefinituko da. Birdefinizio horretan Zutikek eta Alternatibak badute zer esana, asko gainera. Ezker sendo berri batek kultura politiko berri bat behar du, iraganeko kultura politikoak baztertu behar ditugu. Euskal Herriko ezkerraren baitan oso sartuta izan den abangoardismoa atzean utzi behar da, baita hainbat esklusio mota ere.


Zer ekar dezake historikoki ezker internazionalistak?


A. Santiago:
Badaude kapitalismoa erreformatzeko modua ikusten duten alderdi antiliberalak, sozialdemokrazia zenaren abarora. Badago proiektu iraultzailearen inguruan zabaltzen ari den diskurtso nagusi bat. Niri, hori entzunda, atzera goazela dirudit. Beste sektore batek dio: kapitalismoa ezin da erreformatu, suntsitu behar da.

Mugimendu altermundista dela medio kontsigna bat sartu zen ezkerrean oso barruraino: “Beste mundu bat posible da”. Niretzat kontsigna hutsa da, areago, koldarra. Alegia, zein beste mundu nahi dugun esateko unea iritsi da. Ezkerrari dagokio hori argitzea, bere betebeharra kapitalismoaren alternatibak eraikitzea da, “ez beste mundu bat posible da” esatea soilik.

A. Rodriguez: Ez dezagun sozialismo produktibista bat egin, alegia. Ezkerrak eredu berri sozial eta ekonomikoa tradizio ekologistarekin nola uztartu behar duen planteatu dezala nahi dugu guk. Eko-sozialismoaren birdefinizioa landu behar du ezkerrak. Euskal Herriko ezkerraren akatsetako bat ezkerraren harreman internazionala nazioaren galbahe pean iragaztea izan da. Nik harremanak izan ditut nazio-gatazka bizi duten erakundeekin, eta ondo dago arloa lantzea, baina erreferenteak bilatu eta sareak hedatu behar ditugu munduan barrena. Ezkerraren borroka ezin da Euskal Herriaren esparrura mugatu, borroka globala da, lokaletik globalera bide egin behar dugu ezkerreko beste indarrekin elkarlanean.
Ezker internazionalista Euskal Herrian?
Euskal Herrian lau familia politiko daudela esan ohi da (grosso modo): Ezker abertzalea/eskuin abertzalea. Ezker espainola/eskuin espainola. Non geratzen da ezker internazionalista?

Ander Rodriguez:
Deskripzio hori oso erredukzionista da. Adibidez, zergatik ezker abertzalea esan ordez, ez dugu ezker subiranista esaten? Alternatiba alderdia ezkerreko subiranista zalea eta internazionalista da. Ni ezkertiarra naiz eta Euskal Herriko eskubide nazionalak defendatzen ditut, baina internazionalista bezala autodefinitzen naiz halaber. Beste herrien prozesu emantzipatzaileekin identifikatzen bainaiz, emantzipazio nazionala eta soziala uztartu aldera. Orduan, Euskal Herriko espektro politikoa zutabe horietan laburtzea oso murriztailea iruditzen zait. Gainera, espektro horietan zein dago hurbilagoa zeinetik?

Bestalde, non jartzen dugu, berbarako, EB? Esan nahi dut, EBren soziologia aldatu egin da, Partido Comunista (PC) historikoaren soziologia aldatu da, bere inguruan ez dago duela urte batzuk arte boto ematen zuten hautesleen soziologia bera. Gizartea aldatu egin da, PCren inguruan zegoen ezker espainolista ordezkatua izan da, belaunaldi ordezkatze bat izan da, iragan horren oinordekoak bezala jotzen dute euren burua, baina baskismoa edota subiranismoa ere bere egiten dituzte.

Eskemak aldatu egin dira, lehen baino konplexuagoak dira. Ezkerrean dauden siglen amalgama konplikatua da zutabe horietako batean sinpleki sartzeko, eta beste esparruak ere konplexuak dira. Dena den, gu sektore horietako batean egotekotan, ezker subiranistan egongo ginateke, ezker subiranista erradikalean. Ezker abertzalearen espresioa baino zabalagoa da.

Ander Santiago: Pentsa, gu Liga Komunista Iraultzailetik (LKI) gatoz. Dena den, bereizkuntza hauek ez dira egokiak. Izan ere, ezker abertzalean ezkertiarra baino abertzaleagoa den sektore bat egon daiteke, eta baita alderantziz ere. Ezkerraldean, demagun, PSE-EEko jende asko ezkertiartzat hartzerik ba al dugu? Niri alderdi sozialista ezkertiartzat jotzea asko kostatzen zait. Denetik dago noski.

Katalunian ere funtzionatu zuen lau zutabe horien ereduak. Baina PSCk egin zuen eboluzioa dela medio, lau zutabeek ez dute funtzionatu. Gobernuan gaur egun PSC (PSUCren herentzia, PCren adarra), ERC (hemengo ezker abertzalearen kidekoa, nolabait) eta IPC (Iniciativa Per Catalunya eta berdeak) daude.

ETA eta borroka armatuaren garaia gainditzen bada, zutabe horiek ukituak izango dira. Ez dut uste PSE-EE, PSC izango denik, baina espazioak aldatzeko arrazoiak eta motiboak emango dira. Ez, esate baterako, Eusko Jaurlaritzan, edo goi-mailako instituzioetan, ez berehala, baina udalerrietan aldaketak izango dira. Hau da, udaletxeetan ezkerreko sektore batzuk –alderdia edo siglak alde batera utzita– elkarlanean aritzeko gertu daude, ezkerreko jende asko eskuinaren kontra beste modu batez lan egiteko prest dago. Izan ere, eskuina espainolista edo abertzalea izan, eskuina da. Arrasateko udalerrian horren esperientzia ezagutu dugu EAJ-PNV udal gobernu buru izan zenean. Hau da, biek ala biek antza handia dute, helburu berberak dituzte, boterea helburu baitute, besteak beste.

Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude