argia.eus
INPRIMATU
Krisiaren lezioak “Hemen”aldizkarian
  • Batzuen artean::Hemen 25

    Frontera

    orrialdeak ::103

    prezioa ::7.95€

2021eko ekainaren 30a
Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da, baina horregatik ez dituzte alboan uzten bestelako gaiak ere. Azkeneko zenbakian, 25.ean, krisi ekonomikoa hartu dute gai nagusi. Horretaz idatzi dute Mari Carmen Gallasteguik –krisiaren ezaugarriak, zifrak eta hartutako neurriak aztertuz–, Joseba Azkarraga Etxagibelek –kooperatiben munduko begirada eskaini du–, Sebas Gartzia Trujillok –ikuspuntu kristautik–, Joseba Barandiaranek –Euskal Herriko ekonomia nabarmenduz–, Manuel Egigurenek –hirugarren munduko ikuspegiarekin– eta Mikel Arteagak –baserriaren egoerari arreta berezia eskainiz–. Gainera Lekukoak sailean hainbat herritarri gaiaz galde egin diete.