Erresistentzia

Zapaterok ba ote du beste alternatibarik nazioarteko finantza merkatuen presioaren aurrean? EBko estatu indartsuenen –eta funtsean Alemaniaren– presioen aurrean?

Patxi Lopez eta diputatu nagusiek ba al dute alternatibarik? Ez, ez dute. Gerrikoa estutu behar da eta kito. Eta arazo nagusia ez da gerrikoa estutzearena, nola estutzen den baizik. Erabat desberdina baita gerrikoa neoliberalismoaren indarrak hasetzeko moduan egitea, edo herritarren beharrak oinarritzat hartuta.

Egungo Europar Batasunaren agintzaritzan ez dago alternatibarik. Ezta Espainia edo Frantziako agintaritzan ere. Eta are gutxiago botere ahalmen urriagoak dituzten  Euskal Herriko administrazio guneetan. Eta nola egongo da alternatibarik euroaren erresumako agintaritzan indar neoliberalak nagusi direnean?

Europako sozialdemokraziak berak ere aspaldi eman zuen amore bestelako alternatiben bilatze lanetan eta hola dabil. Hiruzpalau gobernu sozialdemokrata besterik ez dira geratzen Europako Batasunean, tartean Espainia eta Grezia, eta bultzatzen dituzten neurriak eskuinaren kritika populista eta demagogoa –”txiroenak dira kaltetuenak”– jasotzerainoko moldekoak dira.

Kontua da inork gutxik dakiela hau  nola buka daitekeen, noraino hondora gaitezkeen. Euroguneak aberastasunaren lilura barreiatu zuen EBko estatu guztietara, honek estatu handienekiko zekarren morrontza kontuan hartu barik. Estatuek eurogunearen menpeko zor publiko errazaren ametsa bizi izan dute. Herritarrak eta enpresak bankuen kreditu errazen ameskerian zorpetu dira. Eta bi hamarkadatan aberats berrien sindromea zorabiatzeko moduan barreiatu da agintari eta herritarren artean.

Agintarien ametsak Euskal Herrian: autopistak, abiadura handiko trenak, azpiegitura erraldoiak... Nortasun zeinuen bila, kultur eta ekonomi azpiegituren lehia barreiatu da han hemenka –”hark badu, nik ere bai”– eta tabakalerak, artiumak, gugenheimak, arte garaikide zentruak, nazioarteko erakustazokak, erraustegiak eta  gisakoak perretxikoen gisara sortu dira han-hemenka. Zoriontasunaren helmuga aberastasunarekin parekatu da, eta gizarteak kosk egin dio amu saihestezin horri.

Azken bi hamarkadetan herritarrek ez dute ulertu ezin dela eduki norberak duena baino gehiago eta Ulisesen tankeran abiatu dira bankuen kantuak erakarrita. Etxea bakarrik ez, etxeak izan behar dira, eta autoak, bidaiatu urruti, kontrol gabe kontsumitu, eta auzokoak baino gehiago bada are eta hobeto. Gure agintariek bezala, baina eremu pribatuan. Hori ei da progresoa, askatasuna, Itaka. Estatubatuar bizitza estilo hori erraietaraino sartu da gure idiosinkrasiaren harrotasunean bizi izan den Europan, gure bizitzetan.

Burbuila eta berarekin ametsa lehertu diren arte. Ideologia eta agintaritza gune nagusienetan alternatibarik geratzeraino. Kapitalismoak bere baitan bilatzen du krisiaren alternatiba eta testuinguru horretan diruak bere burua indartu besterik ez du egiten, gobernuak zuzen-zuzenean bere agindupean jartzeraino. Ez dago alternatibarik. Edo bai.
                                                                                                                                                             
Erresistentzia da alternatiba bakarra, gutxienez orain arteko ziklo kapitalistak errepika ez daitezen nahi duten guztientzat. Jakinda gainera, erresistentzia horrek gaur gaurkoz ez duela eraikitze ahalmenik bere baitan, baina jakinda baita ere, oraingo uholde neoliberalari aurre egin barik ezinezkoa dela etorkizuneko alternatibetan amestea.

Eta erresistentzia ez da bakarrik oraingo zapaterokadari aurre egitea, nahiz eta orain hori bilakatuko den oinarrizkoa. Ez du balioko murrizketa sozialak eteteko, ezta lan erreforma gogorra galgatzeko edo zerga erreforma progresiboagoa bultzatzeko. Baina agian balioko du hauek guztiak baldintzeko, pittin bat bada ere. Agian balioko du etorkizunerako aliantza sendoak jorratzen jarraitzeko. Eta seguru balioko duela herritarren gehiengoaren desadostasun sakona erakusteko. Hori bera bakarrik ez da gutxi; eta sarri funtsezkoa, hauteskundeetan bezain funtsezkoa

Euskal Herrian bada sektore anitza eta zabala erresistentziaren ideia honekin bat egiten duena. Gehiengo sindikalak iaz deitutako greba orokorraren zentzua inoiz baino hobeto ikusten da orain. Bada indarrik eta erakusteko ordua da.

Azkenak
Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-18
Merkatua da, lagun

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubidea aitortzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen parte gisa. Antzeko terminoetan mintzo da Hego Euskal Herrian inposaturiko Konstituzioa ere bai. Baina, letra txikiak, hain txikia ezen ezin den... [+]


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude