argia.eus
INPRIMATU
Dokumentalak ikusgai ARGIA.com-en

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2010ko maiatzaren 26a
Dokumentalak euskaraz www.dokumentalak.com helbidean
Dokumentalak euskaraz www.dokumentalak.com helbidean

Bi astean behin euskarazko dokumental berri bat gehitzen joango gara www.argia.eus/multimedia/dokumentalak helbidean. Dokumentalen baldintza bakarra euskaraz edo euskarazko azpitituluduna izatea da. Honela, euskarazko lan luzeen biltegi eta euskarazko bideo dokumentalez gozatu nahi dutenen erreferentziazko atari bilakatzea da helburua.

Oraingoz hiru dokumental daude ikusgai: Iparraldea XXI, To Shoot an Elephant eta Ni Basatia Naiz. Hauek izango dira hurrengoak:

* 13M (Martxoaren 11n Madrilgo atentatuen biharamunean, Iruñean Angel Berrueta okinaren hilketaz, Eguzki Bideoak)

* Su eta lore artean (Estonian 2007an izandako liskarren testuinguruan bertako errusiarren integrazioa jorratzen du, Lander Arbelaitz eta Rob van Elburg)

* Itsasoaren Alaba (GALek hildako Mikel Goikoetxea Txapela-ren alabak bere aita izan zenari buruz egindako dokumentala, Josu Martinez, IPES).

Argia.com helbidean topatuko dituzun dokumentaletan Eguzki Bideoak kolektiboak egindakoak nabarmendu nahi ditugu, euren katalogoan euskaraz edo euskarazko azpitituluak dituzten lan guztiak Argia.com atarian sareratzen joango baitira.