argia.eus
INPRIMATU
Matilderen aurpegiko ubeldurak
  • Antton Kazabon ::Aurpegiko ubeldurak

    Elkar

    orrialdeak ::107

    prezioa ::10€

2011ko urriaren 05a
Ez da samurra Antton Kazabonek azken libururako hautatu duen gaia: Matilde erietxean dago, senarraren jipoia jaso ostean arrastoak sendatzen. Enara izeneko alabak egiten dizkion bisitak dira kontakizunaren hari nagusia. Alabak, liburuak aurrera egin ahala, gurasoen harremanari buruz gogoetatuko du, bere arazoak konpontzen saiatzearekin batera. Bide horretan, biolentzia matxistaz gain, bestelako gaiak ere azalduko zaizkio irakurleari: alkoholismoa, bikote-harremanak, familia puskatuetan seme-alabek bizitzen dituzten egoerak... Liburuaren aurkezpenean Kazabonek azaldu zuenez, ez du inolako lezio etikorik eman nahi lan honekin, baina hausnarketarako balio dezala nahi du.