Sentipenei jarraitu, eramaten zaituzten lekuraino

  • R ::Uneak

    Bonberenea Ekintzak

    iraupena ::34´23´´

    prezioa ::10€

R ez da talde berria, nahiz eta ez den astebururo kontzertuak ematen ibiltzen. Pentsa, 2000 urtean Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketako Euskal Herriko talde onenaren saria jaso zuten. Hala ere, beraien bidea jarraitu dute denbora eta erritmo propioarekin, lan honetan bezala. Andoaingoak dira eta orain dela urte gutxi hirukote bilakatu ziren. Post-hardcore ildoan irudimen handiz mugitzen dira, erritmo pausatuarekin, baina kolpeka eta instrumentuekin etengabe elkarrekin jolastuz. Giro oso bereziak lortu dituzte, tartean psikodelia zein erritmo tribalak aurki daitezke; eta gitarretan stonerretik hurbil dauden soinuak ere antzeman daitezke. Baina, jakina, tarteka badute intentsitate handiagoa eta, zergatik ez, zoramen puntua. Barrenak eta musikak eskatzen dietena egiten dute, eta dotoreziarekin gainera.

www.myspace.com/rtaldea
R
Hirukote izateak gehiago bultzatu gaitu gauza berriak bilatu eta probatzera

Zuen ibilbidea ziklotakoa izan da. “Une” berezien zain egoten zarete lan egiteko?


Egia esan gure jarduna etengabekoa izan da beti. Ez agian diskoak kaleratu eta zuzenekoak eskaintzearen maiztasunari dagokionez, baina bai elkartu eta musikaz elkarrekin gozatzeko garaian. Halere, egia da zuk diozuna, iristen dela “une” bat non gure lana disko batean laburbiltzen dugun eta jendaurrean eskaintzera animatzen garen.  

Dezente esperimentatu duzue giroekin, sonoritateekin, erritmo aldaketekin eta instrumentuen arteko joko ia jazzeroekin. Ez da hala?


Disko honetan nabarmenagoa izan da inprobisazioari eta askatasunari eskainitako lekua. Orain hirukote izateak ere lagundu gaitu horretan, gauza berriak bilatu eta probatzera bultzatu gaituelako egoerak berak.

Post-hardcorearen eremuan eroso mugitzen zarete, ezta? Badirudi gaur egun inork ez duela post-hardcorea errebindikatzen.


Beti sartu izan gaituzte esparru horretan. Oso gustuko ditugu talde horiek, baina argi dugu bakoitzak bere bidea egiten duela. Ez da aldarrikapen bat, ezta korrontearen aurka joan nahia ere.

Bestalde, gitarretan baduzue zerbait Leitzarango desertukoa...


Hego haize hotzak astintzen gaitu, beti edan dugu desertuetako uretatik. Iturri oparoak daude edonon, beraietatik edatea besterik ez dago norberaren barrua busti eta asetzeko.

“Taupadak azkartu”, “Emaiozue korda erlojuari”, “Beste egun baten beteko da”, Uneak... Denbora obsesioa al da zuentzat?


Egoerak deskribatu nahi ditugu, kanta bakoitza une bat da. Denborarekin obsesioa baino gehiago, sentimendu batzuk adierazteko modua da.

Minimalista eta oso dotorea diseinua eta argazkiak. Arratseko azken argitan lortutakoak dira?


Jakina. Eguzkiaren azken izpiek eskaintzen duten argitasunak misterio kutsua ematen die irudiei. Diskoak osotasunean duen kontzeptuarekin bat datoz, une desberdinekin.

Azkenak
2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Eguneraketa berriak daude