Superongi

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Utz iezadazue nire teoria bat kontatzera: espainolez idatziriko liburu batean alemanezko aipu bat egiten denean, litekeena da gutienez akats bat izatea. Txikikeriaren bat, normalean: s bat, bi s (edo hiru) behar direnean, lekuz kanpoko umlaut bat... Baina batek zioen moduan, hegazkin batean hautsontzi bat hausten denean, motorra etortzen zaizu burura. Edonola ere, bakoitzak bere temak dauzka, eta akatsena neure-neurea da. Artetik errateko, orain arte ez dit hutsik egin nire teoria horrek.

Akatsak bilatzea dibertigarria izaten da gehienetan baina, zenbaitetan, bilatu gabe ere hutsek begietara salto egiten dizutenean, amorragarri bilakatzen ahal da. Egunotan irakurtzen ari naizen liburuan, prozesu bat “1870ko” ekainera arte luzatu zen, gizon bat “1874ean” bihurtu zen unibertsitateko irakasle eta bertze bat “1900an” hil zen. Datak ez dira eskas liburu horretan eta egia da anitz ongi idatziak daudela, baina nik hona aldatutakoak ere ez dira gaizki dauden bakarrak. Bertze pasarte batean, zerbait “onartu arazi” dute, eta geroago norbait “isildu arazi”. Ez dakit, bada. Ez dut uste hain zaila denik. Arauak (bi baitira, 23.a eta 43.a), berez, sinpleak dira, hamar minutuan irakurtzeko modukoak, eta aise laburbiltzekoak: “arazi” aditzoinari itsatsi behar zaio. “Onarrarazi” eta “isilarazi”, beraz. Bertze aipu bat, akitzeko: leitzen ari naizen liburuan, gizon batek “lau urtetan” egin zituen ikasketak (tira, egia erran, liburuan “burutu” egin zituen, egin baino –deblauki aitor dezagun– aise dotoreagoa dena), eta bertze bat ez dakit zertan aritu zen hurrengo “30 urtean”. Eta, ez al litzateke hobe alderantziz egitea? Hau da, ikasketak “lau urtean” egitea (multzo bat baita) eta hurrengo “30 urteetan” (hurrengoak izanik, franko mugatuak baitira) deskantsatzea?

Baten batek erranen du, apika, lerrootara ekarri adibide guztiak huskeriak direla. Beno. Ni ez nago ados, baina auskalo. Hala balitz baina, gogorarazi nahi nuke urtero milaka ikasleri horrelako huskeriez galdegiten zaiela EGA azterketako atariko proba madarikatu horretan. Eta data, mugagabearen deklinabidea eta erabilera, eta aditz arazleak klasikoak dira etsamina horretan. Hortaz, beharbada bizitza osoan aditz arazlerik erabiliko ez duen ikasle batek araua ezagutu behar badu, zer dela-eta ez luke arau hori ezagutu behar nork eta idazle batek? Eta delako idazle hori alferra bada, orduan, ez al luke liburua publikatuko duen argitaletxeko norbaitek –zuzentzaile batek, kasu– haren berri izan behar? Bertze argitaletxe bateko itzulpenen uzta gorrian, pertsonaia bat ikusten ahal dugu honako hau galdetzen bere buruari: “Nola sentiaraziko nintzateke..?”. Argitara iritsi baino lehen, inor ez da ohartu?

Egunotan –nekez– irakurtzen ari naizen liburua ez dakit bukatuko dudan. 74. orrira ailegatzean, egileak gaztigatzen digu XIX. mendeko eztabaidak “superinteresgarriak” izan zirela. Auskalo zergatik. Erran nahi baita, auskalo zergatik ziren hain interesgarriak. Beharbada, supersakonak zirelako. Edo supersutsuak. Ez dakit, bada, azalpen horiek bururatzen zaizkit, horrela, superdepronto.

Bakoitzak bere temak dauzka. Nonbait irakurria dut Roland Barthesi ergelkeriak errefusa kasik fisikoa eragiten ziola. Ni, berriz, axolagabekeriak ateratzen nau neure onetik, errazkeriara jotzeak. Koleratu egiten nau. Sutan jartzen nau. Nagoela superhaserre, o sea.

Egunotan irakurtzen ari naizen liburuak sari bat du irabazia. Bai. Datak gaizki deklinatu, arazi sudurraren puntan jarri bezala idatzi eta mugagabea nahi moduan erabiltzen duen batek sari serio inportante bat eskuratu du. Onartuko al genuke horrelakorik auzo erdaretan? Ni ezezkoan nago. Gurean hori “onartu arazi” nahi digutela ikustean, nola “sentiarazten naizen?”. Bada, ez, preseski, superongi.

Azkenak
2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako ‘Euskal Herria ez dago salgai!’ lelopean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Eguneraketa berriak daude