argia.eus
INPRIMATU
Marco Polo, etxeko txikienentzat
  • Sara Cordón::Marco Polo abenturazalea

    Txertoa

    orrialdeak ::124

    prezioa ::9.45€

2011ko urriaren 05
Txertoa argitaletxeak Nor da? izeneko sailean ematen ditu argitara etxeko txikienentzat beren-beregi prestaturiko biografiak. Marco Polorena, besteak beste. Sara Cordónek idatzi eta Martin Ansok euskaratutako lan hau bederatzi urtetik hamabira bitarteko gazteei zuzendua dago, eta abenturazale veneziarraren bizitza modu atsegin eta hezitzailean kontatzea du helburu. Horretarako, liburuko testua ilustrazio koloretsuz jantzita aurkeztu dute, eta liburuaren bukaeran irakurritako edukiei buruzko galderak daude eskura, nahi duenak erantzun ditzan. Marco Polo abenturazalea liburuari esker munduaren ekialdera bidaiatzeko aukera izango dute gainera irakurleek, fantasiaz eta exotismoz inguraturik.