argia.eus
INPRIMATU
Literaktum: Letren eta lengoaien festa Donostian
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko maiatzaren 18a
Literatura, musika eta artea uztartuko ditu Donostiako Literaktum jaialdiak, hilaren 25etik 29ra bitartean. Juan Madrid idazle eta gidoigilearen Literatura baliagarri baten aldeko manifestua hitzaldiak irekiko du egitarau, eta Nicolas Ridoux eta Andres Neumanek dekrezimenduari buruz eskainiko duten solasaldiak emango dio segida maiatzaren 26an. Hitzaldiez gain, performanceak, poesia errezitaldiak eta erakusketak izango dira. Ekimenari buruzko informazio gehiago eta egitarau osoa: www.donostiakultura.com.