Atopiaz

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eraztunetan barrena joaten saiatuko naiz. Joaquim Jordà zinegile eredugarriak De nens (2004) dokumentala amaitzea lortu zuen erakunde batzuk jarri zizkioten arazoak gaindituz. Hasierako muntaiak ia lau orduko iraupena zuenez, bertsio motzago bat atondu behar izan zuen areto komertzialetan ikusiko bazen. Dokumentalaren hipotesia ezaguna egingo zaizue batzuoi: Bartzelonako Raval auzoan 1997an emandako pederastia kasuan botere faktikoek egindako manipulazioa eta horren ostean auzoan abiarazi zen garbiketa, hau da, eraikuntza operazio erraldoia. Adin gutxikoen eskubideak aitzakia baino ez ziren izan auzoa ustela zegoela salatu eta hirigintza operazioa abiarazteko. Jordàk operazio hori uzten zuen agerian dokumentalean: alegia, muntaia erraldoi baten ifrentzua, atzealdea.

Askotan galdetzen diot neure buruari zer ote dagoen benetan Bakearen Aldeko Hezkuntza Planaren atzean, José Luisek joan den astean zioenaren harira –eta artean gauzen atzean zer dagoen pentsatzea bederen zilegi zaigunez–. Zer etorriko ote den Planaren ondoren. Gehiegi sakontzeko lekurik ez dudanez, estrategia politiko horren atzealdean egon daitezkeen bi mekanismo azpimarratuko ditut soilik. Lehenengoa, gizarte honetan bizi dugun biktimizazio etengabeko joeran beste urrats bat. Eta bigarrengoa, Bakearen nolabaiteko promesa. Izan ere, hemen sinestarazi nahi digute Bakearen ostean balizko paradisua biziko dugula. Beste behin nioena: hemen oasi moduko bat eraiki nahi da, non gizarte osasuntsu batean berezkoak diren tentsioak lifting etengabe batean ezkutatu nahi diren. Eta gainontzeko arazo guztiak? Langabezia kopuru iraingarriak, etxebizitza duin bat eskuratzeko gazteon arazoak, lan balditzen prekarietate erabatekoa, gizon-emakumeon desberdintasun nabarmenak, ingurugiroari eragiten diogun etengabeko kalamitatea... Luzea da zerrenda, luzeegia.

Bat nator Anak zioenarekin bai, kalean behar du erabakiak. Baina benetako bidea borroka delakoan nago. Eta oraindik ere bide hori hasi zutenen pentsamendua jarraitzea beharrezkoa iruditzen zait. XX. mendeko pentsalari askoren talaia ez zen kontenplaziozkoa izan, horrekin ez nator guztiz bat. Kalean, fabriketan, eskoletan, eroetxetan, kartzeletan eta etxeetan borroka egin zuten pentsalariak egon badira, eta batez ere bakarkako lana egiteari utzi ziotenak. Baina orduan ere gizarteak ez zuen zegokion erantzukizuna bere gain hartu.

Atopia bizi dugu egun gure herri eta hiriko kale gero eta pribatizatuagoetan. Lekua galtzean, lurra gure azpian mugitzen dela sentsazioa dugunean, ondoeza epidermikoa sortzen da, sosegurik uzten ez duena. Zergatien inguruan nahasmena dago eta irtenbide edo sendabideak ere ez dira ezagutzen. Atopia ez da banakako gaixotasuna –terapiek ondoeza banakakoa bailitzan diagnostikatzen badute ere–. Beste gaixotasun asko bezalaxe gizartearena da, kolektiboa.

Ttakunkideak, eta zuekin gauza askotan ados nagoen arren, ez zait nahikoa iruditzen pentsamendua sortzen jarraitzea. Pentsamenduak parte-hartze kritikoa bultzatu behar du, politizatua –benetan politizatua–, eta ez akritikoa edo besterik gabe besteek esaten dutenari jarraitzen diona. Pentsamenduak eta hezkuntzak, gazteetatik hasita, gizon-emakume autonomoak, heterogeneoak, singularrak, osatu behar gaitu. Zu eta bion artean dagoen mundua, tartea, ehuna, pentsatu, sentitu, ukitu eta bizi ahal izan dezagun, jendetza multzo bat osatuz.

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude