Nerabeak zirikatzen euskara erabil dezaten

  • Udaletako euskara zerbitzuen II. topaketak apirilaren 21 eta 22an egin ziren. Ehun lagun inguru bildu ziren Lasarte-Orian, erdiak euskara teknikariak. Aurtengo gaia ondokoa: Nola eragin udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabil dezaten?
Nerabeak eta euskara ardatz hartuta, ertz asko ukitu ziren bi eguneko jardunaldietan. Euskarazko kontsumo masiboaz jardun zuten, Alberto Irazu Gaztezulo aldizkariaren esperientziaz aritu zen eta HPSko ordezkariak sare sozialei buruzko ikerketa baten berri eman zuen. Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileran gazteengan zein faktorek eragiten duten azaldu zuen. Artikulu honetan bi hitzaldiren kontakizuna egingo dugu, batetik, Pello Jauregi HUHEZIko irakasleak Ekialdeko filosofiatik hartutako yin eta yang kontzeptuak hizkuntzara nola moldatu dituen, eta bestetik, sare sozialez HPSko Jon Aizpuruak kontatutakoa.

Pello Jauregiren yin-yangak eta hizkuntzak

Euskararen erabilera aztertzeko, eta gero esku hartzeko, sistemak, alegia taldeak hartu behar dira kontuan. Taldeekin egin behar da lan, horietan sortzen dira barne tentsioak. Talde horietan biltzen dira egonkortasuna eta aldaketa, edo beste era batera esanda, ordena eta kaosa. Orekaz ari garenean, taldean finkatuta dauden hizkuntza harremanez ari gara, gauzak automatikoki ateratzen dira eta taldeko kideek ez dute energia asko xahutu behar. Ordenak kaosa du ordea inguruan, aldaketa etengabea. Esate baterako, bi ari gara euskaraz hitz egiten eta hirugarrena dator gaztelaniaz ari dela, edo Lasarten gaztelaniaz ari gara eta Kubara joan eta euskaraz aritu gara. Desoreka batzuk txikiak dira, sistema arriskuan jartzen ez dutenak. Sistemaren joera orekara itzultzea da, adibidez, gaztelaniaz egin duen hirugarren pertsona hori badoanean, beste biek euskaraz segitzen dute, oreka itzuli da. Alabaina, desoreka handiegia denean, beste oreka bat bilatuko da, lehenera ezin baikara itzuli. Elebiduna erraz egokitzen da bigarren oreka horretara, elebakarrak ezin du. Kontua da elebiduna dela beti egokitzen dena, alegia euskararen orekatik gaztelaniaren orekara igarotzen dena.

Gure oreka babestu

Taldearen oreka ez da nahikoa. Taldeak egin dezake euskaraz baina ingurua dauka. Gerta liteke oreka batek beste orekarekin bat egitea, alegia, taldea euskaraz ari da –bi lagun izan daitezke– eta testuingurua ere euskalduna da. Esan dezagun, kasu horretan, inguruak baimentzen duela euskara erabiltzeko ohiturarekin jarraitzea. Baina gerta liteke lehenengo oreka hori inguruak desorekatzea. Batetik, taldea euskaraz ari bada oreka hori babestea interesatzen zaigu, eta bestetik, ingurua erdaraz ari bada asmatu behar dugu interesatzen ez zaigun oreka hori nola desorekatu.

Hautemateak eta ekintzak
Bien koherentzia bilatuko dugu. Hona adibidea: oso euskalduna sentitzen naiz, euskara maite dut... (nola hautematen dudan euskara), baina ez dut euskaraz egiten (ekintza). Kontraesanak handiak dira eta oreka berreskuratzeko bi modu egon daitezke, bata, hautemate eremua egokitzea, alegia, diskurtso autokonplazienteak garatzea, “euskara bai, baina orain ezin dut...”, eta bestea jokaera aldatzea, euskara gehiago erabiltzen hastea adibidez.

Alderantzizkoa ere gerta daiteke, euskararekiko hautemate eskasa duen bati, adibidez lantokian, eskatzen zaio euskara erabiltzea. Langileak bi aukera ditu: edo lantokia uzten du edo hautematea aldatzen du.

Heldu arrunta eta berezia

Pello Jauregik bi tentsiogune aipatu zituen. Batetik, nerabeak oraintxe arte haur izan dira eta orain heldu izan nahi dute. Helduak dituzte eredu, hizkuntzan ere bai. Bestetik, helduen munduan bilatu nahi dute tokia, baina beraien tokia ere nahi dute eta helduen kontra matxinatzen dira. Hizkuntzari dagokionez, eskola eta familia euskararentzat arnasguneak dira toki askotan, eta hain justu, nerabeek gune askeagoak bilatzen dituzte. Beraz, erabilera bultzatzeko esku hartzea konplikatu egiten da, esku hartzea autoritario samarra baldin bada errezeloa hartzen dute eta ez dute gustuko.

Jauregik nerabeentzako proposamena luzatu zuen; 15-16 urtekoek 12-13 urtekoekin euskara bultzatzeko proiektuak garatzea. 15-16 urtekoek heldu izateko duten grina baliatuz, gazteenen ardura hartuko lukete. Pentsatzekoa da 12-13 urtekoek zaharragoak dituztela eredu, baita hizkuntzan ere.

Galdera-erantzunetan, partaide batek kalanbrazoaren transmisioa aipatu zuen: gurasoek seme-alabei euskara transmititzen diete, eurek erabili gabe. Gaztetxean gertatutakoa kontatu zuen: gazteek hainbat ekintza antolatu zituzten, tartean haurrentzakoak. Ume batzuk joan eta esan zieten: “¿Cuándo es la chocolatada?” eta gazteek: “Zuek ez dakizue euskaraz ala?”. Gazteak gaztelaniaz ari ziren beraien artean. Entzule horren ustez, “egin ezazue euskaraz” leloa ari da zabaltzen. Jauregik honela erantzun zion: haurra engaina dezakezu, baina gaztea ez. Kontraesan guztiak ateratzen dizkigute. Igoal arazoa ez dira beraiek, gu baizik.
Gazte sare sozialak
Nerabeekin zuzenean lotuta ez bada ere, sare sozialez ikerketa burutu zuen duela gutxi arte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio Zuzendaria izan den Igor Calzadak. Haren faltan, Jon Aizpurua HPSko Ikerketa Zerbitzuko kideak aurkeztu zuen sare sozialez ia bukatuta duten ikerketa.

Twitter, Facebook eta Tuentiko erabiltzaileak aztertu dituzte sakoneko elkarrizketak, eztabaida taldeak eta behaketak eginda. Lehenengo sarearen erabiltzaileak teknofiloak dira, bigarrenarenak era guztietakoak eta hirugarrenarenak 14 eta 25 urte artekoak. Jon Aizpuruak azpimarratu zuen nola euskaldunaren erradiografia aldatzen ari den, orain elebidun askoren lehen hizkuntza gaztelania da, giro erdaldunean bizi da... Zenbat eta gazteago orduan eta gehiago honelako egoerak, beraz, mundu errealean ez daukana mundu birtualean jaso dezake.

Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, ez dago alde handiegirik mundu errealaren eta birtualaren artean. Gehiengoak –taldea eleanitza da– darabilen hizkuntzak irabazten du, gaztelaniak. Euskaldunak bestelako azpitalderen bat identifikatzen badu beste hizkuntzaren bat erabiltzen du, edo ingelesa edo euskara. Kalean gaztelania erabiltzen duenak sarean ere hala egiten du, eta kalean euskaltzaletzat dituen kide solteekin euskaraz egiten duenak sarean ere bai.

Euskara zertarako darabilte erabiltzaileek? Bada, mezu laburrak bidaltzeko, zoriontzeko, abertzaletasunaz hitz egiteko, euskarazko ekitaldien eta herriko jaien berri emateko. Euskal hiztunak euskara eta gaztelania nahastuta erabiltzen ditu, baina gaztelaniaz bizi denak ez darabil euskararik.

Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude