argia.eus
INPRIMATU
“Idatz & Mintz” aldizkariaren 48. zenbakia
  • Batzuen artean ::Idatz & Mintz 48

    Labayru

    orrialdeak ::51

    prezioa ::5,90

2021eko ekainaren 30a
Literatur kontuak jorratu ohi ditu Labayru ikastegiak argitaratzen duen Idatz & Mintz aldizkariak. Eta, ezin bestela izan, horrelako gaiak dakartza oraingoan ere, 48. zenbakian. Besteak beste, honakoen testuak aurkituko ditu irakurleak aldizkaria zabalduta: Miren Agur Meabe, Joseba Aurkenerena, Luigi Anselmi, Amaia Iturbide, Miren Ibarluzea... Gaiak ere anitzak dira. Iñaki Sarriugartek Herta Müller Nobel saridunari buruz artikulu mamitsua plazaratu du; Sebastian Gartzia Trujillok, berriz, Nikolas Ormaetxea Orixeren mistizismoaz izkiriatu du; eta Jabier Kaltzakortak “Etxahunen Ofizialenak khantorearen bost ahapaldi gehiago” izeneko artikulua ekarri du.