argia.eus
INPRIMATU
Arritxu gaztearen abentura lamiekin
  • Itziar Madina::Arritxu eta Mago Zurien Anaidia

    Txalaparta / Gatuzain

    orrialdeak ::125

    prezioa ::12€

2011ko urriaren 05
Itziar Madinak idatzi du Arritxu eta Mago zurien Anaidia liburua. Txalaparta argitaletxean eman du argitara Gatuzainekin batera, eta Leire Urbeltzen ilustrazio ikusgarriek laguntzen diote Madinaren testuari. Liburuan zera kontatzen da: Arritxu gazteak Iturzulogaineko lamiekin duen abentura. Lamiek Arritxu behar dute. Oihaneko Mago Zuriak bahitu egin du lamia guztietan ederrena, Dalan, eta berarekin ezkontzera behartu nahi du. Eta Dalanek ezkondu nahi ez. Horregatik, Mago Zuriak hiltzera kondenatu du. Eta lamien batzarrak uste du Arritxuren esku dagoela Dalan salbatzeko aukera bakarra. Lortuko ote du gazte ilegorriak lamia salbatzea? y