Denontzat pentsatutako eskola

  • Herri Urrats festa maiatzaren 9an egingo da. 1999-2000 ikasturtean hasi ziren Seaskako ikastolak adimen urriko haurrak gainerakoekin batera eskolatzen. Aitzindariak izan ziren Frantziako Estatuan. 2005ean Frantziak eskubide hau lege bilakatu bazuen ere, gaur egun oraindik administrazioak ez du horretarako behar adina baliabide jartzen.
Seaska
Dominique Idiarten hitzetan, "ikastolako irakasleak haurrarekin buruz buruko lan bat egiten du, klasean emandako ikasgaia ahal bezain luzaz segitzeko moduan".Integrazio Batzordea
Hamaika urte eta beste hainbeste ikasturtetik hona, ahalmen urriko haurrak gainerako haurrekin batera hezteko pausoak ematen ari da Integrazio Batzordea. Ahalmen urrikoak izanagatik ere, haur guztiek eskolatuak izateko eskubide berbera daukatela, horixe aldarrikatzen baitute Seaskako eta Integrazio Batzordea elkarteko kideek. Epe honetan, orotara, laguntza berezia behar duten 41 haur igaro dira ikastoletatik.

Integrazio Batzordea (IB) sortu aurretik, salbuespenak salbuespen, ez zen adimen urriko inor eskolatu Iparraldean, ikastetxe arruntetan. Ez ikastoletan ezta eskola publiko edo katolikoetan ere. IB elkarteko lehendakari Dominique Idiartek kontatu digunez, Senpereko ikastolan laguntza berezirik gabe egon zen haur bat 8-9 urte bete arte. Baina “Donibane Lohizunen eman ziren beste hiru eskolatze, eta euren gurasoek, bilkura baten ostean, aurreko esperientzia aztertu zuten. Bazekiten laguntza berezirik gabe ezin zela ezer egin, eta Frantziako Estatuan garai hartan halako ezer egiten ez zenez, Seaskari proposatu zitzaion”. Eta euren erantzuna positiboa izan zen.

Gurasoen inguruan adiskide talde bat sortu, eta Hegoaldean egiten zena aztertzen hasi ziren, hura eredu hartuz. Hala, haurra gainontzekoekin integratzeko, eguneroko bizitzan eta pedagogian sakondu behar zela ikusi zuten. “Ikastolako irakasleak haurrarekin buruz buruko lan bat egiten du, klasean emandako ikasgaia ahal bezain luzaz segitzeko moduan”, azaldu du Idiartek. Bestetik, haurrak errutinari eusteko, ikastolako orduetan AVS teknikaria (laguntzailea) izaten du eskura, honek lasaitasuna eta segurtasuna transmititu diezaion eta egunerokotasunean ongi integratu dadin.

Hastapen haietan, Hezkunde Nazional eta Frantzia mailan ez zen alor honen inguruan ezer ezagutzen. Eta laguntza hauek nola finantzatu, horrek ekarri zituen arazo eta buruhauste nagusiak, azken finean gastu hau guztia ikastolen menpe geratu baitzen. Gauzak horrela, kontzertuak eta bazkariak egiten hasi ziren, “behar genuen dirua juxtu, baina gureganatuz”.

Frantziar sistemari aurre hartuz

Seaskako ikastoletan adimen urriko haurrak integratzen hasi zirenean, Frantzian oraindik eman ez zen mugarria jarri zuten. Estatuan, haur hauek zentro berezietara joaten ziren, gainerako haurrekin batera hezten saiatu beharrean. Integrazioarekin lan egiten 1999an hasi ziren Donibane Lohizunen, eta 2005ean Frantzian lege berria jarri zuten indarrean. Horren arabera, adimen urriko haurrek eskubidea dute gainerako haurrekin eskolatuak izateko. Horren ondorioz, “guk ematen genituen postu horiek ofizialak ziren, eta laguntza batzuk jaso genituen”. Baina legea idazteak askotan ez du berarekin ekartzen arau hori osotasunean betearaztea, eta hori da kasu honetan gertatu dena.

Orain bost urte plazaratu lege horren ondoren, Integrazio batzordeak (2004an elkarte izendatua) laguntza batzuk jaso zituen, baina ez zitzaizkien AVS postu guztiak finantzatu. Urtean zehar eskolatze berriren bat emanez gero, horiek ez zituen bere gain hartzen Hezkunde Nazionalak. “Guk ordaintzen genuen, eta hurrengo ikasturtean kontuan hartzen zuten”. Aurtendaino. Iragan urtean negoziazioak hasi zituen Integrazio Batzordeak AVS lanpostua ofizio izatea ahalbidetu zezaten, baina negoziazioek porrot egin zuten. Hala, “iaz hartutako laguntzaile postu guztiak gure gain geratu dira, eta orain gure kargu dauzkagu 10 AVS eta 8 hezitzaile”, kritikatu du Idiartek. Gastu hauek guztiak direla eta, Integrazio Batzordearen diru beharra %30 emendatu da. “Legeak esaten du haurrari behar zaiola ekarri behar duen laguntza. Gure ustez hezitzaileek egiten duten lan hori beharrezkoa da, baina eurak esaten digute laguntzaileak ematen dizkigutela, eta horrekin nahikoa dugula”, jarraitu du.

Haurraren integrazioan, halere, hezitzaileak funtzio garrantzitsua dauka, Idiartek azaldu duen gisan, azken finean AVS laguntzaileak ez baitizkio klaseko gaiak azaltzen. Hemendik aurrera gainera, AVSen lana eskolaz kanpoko ekintzetara ere zabaldu nahi dute Integrazio Batzordeko kideek. Nahikoa endredo badute ordea.

Finantza sistema, borondate sistema

Urterik urte Integrazio Batzordeak zuen diru beharra emendatzen joan da, batez ere 2005etik aitzina, adimen urriko haurren eskolatzea eskubide bihurtu zenetik. Gastu hauei aurre egiteko, hasierako kontzertu eta bazkariei irratien bitartez egiten zuten kanpaina gehitu zitzaien. Gizarteak ongi erantzun zuen, baina haurren kopuruak gora jarraitzen zuen. “Estatuak bere laguntza ere ekartzen zuen, baina beste molde bat atzeman beharra geneukan”, dio Idiartek.

Hala, enpresa eta elkarteei jo zieten atea. Eta hauek erantzun. Adibidea jartzearren, aurten orotara 70 enpresek eta 32 elkartek eman dute euren laguntza, 1.268 partikularrez gain. Denetara, 2010ean 115.000 euro lortu behar dituzte, inoiz baino gehiago, baina oraingoz bildu dutenak iaz behar zuten diru zama berdindu du kasik, 87.131 euro.

Integrazio Batzordeak kanpaina zabaltzen duenean, hiru hilabetez egiten du sentsibilizazioa. Orain ordea, lekuan lekuko batzarrek eskualde bakoitzean ekintzak antolatzen dituzte adimen urriko haurrak eskolatze duina izan dezaten.

Bostak bat adimen urriko haurren eskubideen alde

“Eskolatze eskubidea Hezkunde Nazionalak eta botere publikoek behar lukete segurtatu”, aldarrikatu du Idiartek. Baina hau horrela gertatzen ez denez, Handik kolektiboa sortu dute hainbat elkartek. Beren baitan daude APES Côte Basque haur elkorren guraso elkartea; Irun, Hondarribia eta Hendaiako Aurreratu elkartea; Autisme Côte Basque; Chrysalide Trisomania; eta Integrazio Batzordea. “Bakoitzak gure alorrean egiten dugu lan, baina eskubide hau betetzeko elkarlana egon zitekeela pentsatu genuen”, zehaztu du Integrazio Batzordeko lehendakariak.

Kolektiboaren bitartez administrazio frantsesari berak ezarritako legea bete dezan eskatu nahi diote. Horretarako, auzitegi administraziora joan behar izanez gero ere, Hezkunde Nazionalaren aurka jotzeko prest daude.

Azken finean, adimen urriko haur batentzat arrunt aberasgarria izan baitaiteke eskola arrunt batera joatea, eta besteentzat zer esanik ez. Funtsean, ezberdintasuna eskolatik lantzen hasiz gero etorkizuneko gizarteak ez ditu adimen urrikoak begi txarrez ikusiko. “Nire haur denboran adimen urriko haurrak ezagutu nituen, eta etxeko zuloan egoten ziren. Gizarteak ez zituen onartzen” gogoratu du Dominique Idiartek. Egoera berriro errepika ez dadin eta behar bezalako baldintzak lortzeko lanean eta borrokan jarraitzen dute beraiek.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude