"Antzinako jendarteetatik asko daukagu ikasteko"

  • Bartzelonako Unibertsitateko irakasle honek hogei urte darama klimaren historia aztertzen. Eta ez klimarena bakarrik, baita ere antzinako jendarteek haren aurrean izan duten jarrerarena ere. Datorkigunari aurre egiteko irakaspen baliagarriak atera ditzakegu hortik, nahiz eta, Barriendosek ohartarazi digunez, ate joka dugun fase klimatikorako aurrekari historiko argirik ez izan.
Mariano Barriendos
Mariano BarriendosIñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zelan aztertu iraganean zer klima egon den? Eguraldiaren neurketa zehatza nahikoa kontu berria da...


Izan ere, informazio osatuena, muturreko gertakari meteorologikoak ondo ezagutzeko balio duena, azken 50 urteetakoa baizik ez da. Eta halako gertakari larriak gutxitan gertatzen direnez, horietako asko ez daude metodo modernoen kontrolpean. Horregatik ona da iraganari begiratzea; tresnekin neurtutako datuen ordez, bestelakoek esango digute klima nolakoa zen.


Zer iturritara jo daiteke horretarako?


Mediterraneo inguruko eremu katolikoan, bitxia eman badezake ere, elizetan egiten ziren errogatibekin lortzen dira emaitzarik onenak. Jendarte katolikoa pasiboa zen. Arazo bat zeukatenean, Jainkoari otoitzean hasten ziren normaltasuna bueltatzeko eskatuz, eta bueltatu arte ez zioten otoitz egiteari uzten. Horri buruzko datuek balio dute jakiteko zer arazo egon zen, noiz hasi zen eta noiz amaitu, eta norainoko larritasuna izan zuen. Informazio horri esker muturreko fenomenoak kokatu ditzakegu Historian.

Baina balio du klima, oro har, zelakoa zen jakiteko?


Hor dugu arazoa. Normaltasun egoeretan ez zen halako dokumentaziorik sortzen.

Beste nonbaitetik aterako zenuen informazioa, Europan azken hamahiru mendeetan zer klima izan den esateko gauza zara eta.


Historiagileok informazioa lortuz goaz, eta gero beste arlo batzuetan –botanika, geologia...– eskuratzen dutenarekin konparatzen dugu. Azken urteotan ahalegin handia egiten ari gara diziplina guztietatik lortzen dena batu eta ahalik eta argazki zehatzena osatzeko. Kontua da informazio ale guztiek bat egiten dutela. Eta atera dugun argazkian ikus dezakegu klima aldiro aldatuz doala, mende batzuk beroak dira, hurrengoak hotzak... Eta orain aldi beroan sartzen ari gara. Antzeko zerbait gertatu zen Erdi Aroan, XIII. mendera arte. Orduko propietate eta salmenta-agiriengatik dakigu garai hartan mahastiak eta olibondoak zeudela Pirinioetan, goi mendian. Arazoa da sekulako lana egin behar dela halako informazioa eskuratzeko.


Noiz arte egin dezakegu atzera?


Nahikoa modu zehatzean, gertakari metereologiko nagusiak zeintzuk izan ziren jakiteko moduan, XIV. mendera arte. Hori baino lehenago, gertakari jakinak ezagutu gabe baina bai baldintza klimatikoak oro har, IV.era arte. Badakigu Europan, IV. eta VII. mendeen artean, hotz handia egin zuela. Garai latza izan zen, glaziazio txiki bat, Europa iparraldeko herrien migrazioa eragin zuena hegoalderantz. Haiek suntsitu zuten Erromatar Inperioa. Gero, VIII. mendetik XIII.era, esan dudanez, garai beroa izan zen. Eta lasaia.

Okerrena XIV.enetik aurrera etorri zen.


Bai. Beste glaziazio txiki bat hasi zen orduan, XIX. mendearen erdira arte iraun zuena. Eta fenomeno meteorologiko larriz beteta egon zena. Mende horietako jendarteetatik asko daukagu ikasteko, haien jarrera miresgarria izan zen eta. Errealistak ziren, eta sen ona erabiltzen zuten lurraldea okupatzeko garaian. Asko pentsatzen zuten, bizilekua non ipini erabakitzeko. Naturako gertakariekin batera bizitzen zekiten, eta jarrera hori galduta dugu gaur egun.


Baina zer ikasi dezakegu haiengandik, naturaren aurrean jarrera apalagoa edukitzea ez bada? Beraiek aro hotz batean bizi ziren, eta guri beroa datorkigu.


Guri datorkiguna, ereduen arabera, desberdina izango da. Erdi Aroko garai bero harekin ere ez du zerikusirik izango.

Orain arte aipatu dituzun zikloak ikusita, ematen du, bada, hartara itzultzea tokatzen zaigula...


Bai, klima berotzen ari da XIX. mendearen erditik. Kontua da XX. mende erdira arte-edo beroketa normaltasunez ematen ari zela, eta hortik aurrera, eta 80ko hamarkadatik are gehiago, beroketaren kurbak daukan itxura ez datorrela bat Erdi Arokoarekin. Faktore berria dago: atmosferara igortzen ari garen kutsadura. Eta ereduek diote tenperaturak altuak izango direla, Erdi Arokoen antzera, baina euri-erregimena zeharo desberdina izango dela, oso irregularra, glaziazio txikiaren garaian bezala.

Batzuetan lehortea eta besteetan uholdea?


Bai. Horrek, landareei estresa sorrarazten dieten tenperatura altuekin batuta, eragin dezake paisaia pobretzea, ekosistemen “kalitatea” jaistea, eta oso litekeena da atzeraezinezko desertizazio prozesuak hastea. Herritarren ur premia ahaztu gabe. Horrek ere estres egoera latzak sor ditzake. Arazoak egongo dira, migrazioa areagotuko da, erakunde publikoek elkarren aurka borrokatuko dute... Txarrena ez da tenperatura izango, hori jasangarria izango da. Ur falta izango da erronka.

Zer egin beharko da?


Besteak beste, neurrietako bat izango da ordaintzea, oraingo bizi-mailari eutsi nahi badiogu. Gero eta ur gutxiago daukan inguruan, pertsonako gaur egungo litro kopuru bera edukitzen jarritu nahi dugu? Ikasi beharko dugu horrek prezio bat duela. Eta ordainduz ere arazoa gainditzen ez den lekuetan, irtenbideak zorrotzagoak izan beharko dira. Migrazioa barne. Iraganean askotan ikusi dugu giza talde batek, baliabideak urritzean, bizilekua aldatzen zuela. Normaltasunez onartu behar dugu aukera hori.

Azkenak
2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Judimendi auzo eskola ez da etorri berria

Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude