Herrien izenak ez dira beti legezkoak

  • Euskal Herriko udalerrien izenen zerrenda emana du Euskaltzaindiak, baina horrek ez du beti bat egiten izen ofizialekin. Iparraldean legediak agintzen du hala izatea; Hegoaldean, berriz, herri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, baina ez denek. Eta batzuek euskaraz bai, baina oker.
Altzürükün
AltzürükünUnai Brea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskaraz aritzen garen kazetariok ondo ezagutzen dugu bidea. Euskaltzaindiaren webguneak badu izendegiei buruzko atala; bertan bilaketa azkarra eginda, erraz aurkitzen dira, beste ehunka toponimoren artean, Euskal Herriko udalerri guztien izenak. Eta ez kasu gutxitan, izen bat baino gehiago edukiko du udalerri berak. Ofiziala batetik, Euskaltzaindiak emandako era arautua bestetik. Ipar Euskal Herrian, denok ezagutzen ditugun arrazoiak medio, bata eta bestea sekula ez dira bat etortzen. Salbuespenik izatekotan –guk ez dugu aurkitu–, kasualitate bati esker izango da, euskararen eta frantsesaren sistema fonologikoa eta ortografia oso desberdinak direlako.

Gai honetan zentralismoaren gailurra jo du Frantziako Estatuak: udal baten izena aldatzeko eskuduntza Ministro Kontseiluak du. Hegoaldean, berriz, Nafarroan Gobernuari dagokio ardura, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan udal bakoitzari. Hala ere, EAEko Euskararen Legeak dio herri izenak dagokion hizkuntzan eman behar direla, Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkari eta Onomastika Zerbitzuko arduradunak, gogorarazi digunez. “Euskarazkoak euskaraz, gaztelaniazkoak gaztelaniaz, eta biak daudenean, biak”.

Nazioartean nagusi den joerari segitzen dio Euskaltzaindiak: toponimoak jatorrizko hizkuntzaren forma akademikoan eman behar dira. Horregatik, esaterako, “v”-z idatzi behar da Villabona erdal izena, eta ez Billabona.

Euskaraz forma akademikoa zein den ezartzea Euskaltzaindiaren erantzukizuna da. 1979an, Hegoaldean euskarazko izenak ofizial bihurtzen hasi zirenean, izendegi bat proposatu zuten, eta geroztik izendegi hori lantzen segitu dute, baita euskara ofiziala ez den eremuetarako ere. Emaitza arestian aipatu dugun euskal era arautuen zerrenda da. Hura osatzean erabilitako irizpideez berba egin digu Gorrotxategik: “Begiratzen da dokumentazioan nola agertu diren toponimoak, nola erabiltzen dituzten euskaldunek gaur egun eta, dakigun apurrean, nola erabili duten iraganean”. Horrez gain, lege fonetikoak hartu behar dira kontuan. Euskaltzaindiak ahozko aldaera batzuk onartzen ditu idatzizkorako, eta beste batzuk ez.

Euskaltzaindaren saiakerak

Euskal era arautua Euskaltzaindiaren beste edozein arau bezalakoa da. Horrek esan nahi du batuaz idazten ari denak hura erabili behar duela zuzen arituko bada, udalerriaren izen ofiziala edozein dela ere. Gasteiz idatzi behar da euskarazko jardunean, eta ez Vitoria-Gasteiz. Hortik landa, Euskaltzaindia saiatzen da, saiatzen denez, lurralde eremu bakoitzean eskuduntza daukan administrazioarekin harremanean jarri eta udal guztien izen ofiziala euskarazkoa izan dadin, edo behintzat euskarazkoa ere ager dadin erdarazkoarekin batera. Ez du beti lan erraza, eta Gorrotxategik azpimarratu gura duenez, indarra ere ez du sobera izaten halako eginkizunetarako.

Ipar Euskal Herrian, bistan denez, antzua da administrazioarekiko edozein hurbilketa. Bestalde, herri ekimenari esker herri askoren sarreretan ikus daitezke euskarazko errotuluak frantsesezko ofizialarekin batera, baina ez daude beti zuzen idatzita, era arautuari men eginez esan nahi baita. “Ahalegintzen gara errotulu horiek ipintzen dituztengana joaten, baina hori da agian gehien kostatzen zaiguna”, dio Euskaltzaindikoak.

Hegoaldeko egoera guztiz desberdina da: udalerri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, bakarrik edo erdarazko izenarekin batera. Gutxi dira gaztelaniazko forma hutsari eusten diotenak, eta denak, Arabako bat izan ezik, Nafarroan daude. Euskaltzaindiak ematen duen era arautuarekin bat ez datozen gainerakoek euskaraz daukate izena, baina oker. Kontuan hartu behar da, bestalde, zenbait kasutan galdua dela herriaren euskal izena. Horrelakoetan, erdarazkoa onartzen da euskal era araututzat. Arabako Errioxan dagoen Villabuena, edo nafar Erriberako Caparroso, Murillo el Fruto eta abar, halaxe idatzi behar dira euskaraz ari garenean ere.

Legez kontra EAEn

Esan dugunez, EAEko Euskararen Legearen arabera jatorrizko hizkuntzan behar bezala idatzita eduki behar dute izena udalerri guztiek. Bi hizkuntzetan izena dutenek, bietan. Arrasate/Mondragón, esaterako. Kasu horietan, euskarazko aldaera, noski, euskal era arautuarekin bat etorri behar da. Eta kasu gehienetan, euskarazkoa da izen bakarra. Baina legeak lege, dozena bat inguru herrik –zehatzago esateko, hamalau aurkitu ditugu Euskaltzaindiaren webgunean arakatuz– ez diote horri men egiten. Zazpi Bizkaian daude, sei Araban eta bakarra Gipuzkoan.

“Legeak izan duen garapen eskasa da arazoa”, dio Gorrotxategik. Horren froga izan daiteke, berbarako, izen bi dauzkaten herriek bien ordena libreki erabaki ahal izatea. Lehenbizikoa euskaraz du Donostia-San Sebastiánek, alderantziz Vitoria-Gasteizek. Biek ala biek, bestalde, gidoiaren ordez barra erabili behar lukete izen biak bereizteko, Euskaltzaindiak orain dela urte gutxi emandako arau baten arabera, baina lehengoari eusten diote.

Gidoiaren auzia, hala ere, hutsaren hurrengoa da beste batzuen aldean. Lege garapenik ez dagoenez, hura urratzeak ez dakar inolako ondoriorik, Gorrotxategik salatzen duenez. “Are gehiago, administrazioak legea urratzearen alde egiten du, ‘izen ofiziala hau da’ argudiatuz. Eta bai, ofiziala izango da, baina legez kanpokoa”. Zenbait kasutan, ortografiazko aldaketa txikia besterik ez dago, “tz”-ren ordez “z” erabiltzea eta halakoak. Beste adibide batzuk lazgarriagoak dira. Aipa ditzagun zenbait.

Arteaga eta Sopela

Gorago aipatu ditugun lege fonetikoei buruzko arauei ez diete jaramonik egiten Bizkaiko udalerri bi hauek, ofizialki Artea eta Sopelana. Lehenbizikoaren kasuan, Euskaltzaindiaren irizpidea da ezin dela onartu idatzizkoan bokal arteko “g”-a galtzea; euskaldun askok egiten dute, baina beste askok ez. “Atzo goizeko gauza da hori, ez da lege fonetikoa; Artea esatea, gaztelaniaz Zeviya esatearen parekoa da”, dio Gorrotxategik. Ez du balio idatzirako, beraz.

Sopelan gertatzen dena alderantzizkoa dela esan daiteke. Bokal arteko “n” leuna galtzea, hori bai, guztiz orokortuta dagoen euskararen lege fonetikoa da, toponimian ez ezik hiztegi arruntean hamaika adibidek erakusten duten bezala. Sopelana, bertako Udalak aldarrikatzen duenez, euskal izena da, egia, baina orain dela 1.000 urteko euskaldunek erabiltzen zutena. Beste hiri espainiar batekin konparazioa eginez, Sopelana erabiltzea Zaragozari Cesar Augusta esatea bezalakoa dela dio Gorrotxategik.
Bilbo

Zeinek eta Euskal Herriko hiri handienak ere muzin egiten dio Euskaltzaindiaren gomendioari. Bitxiena da Udalak berak eskatu zuela gomendio hori, eta aitzindarietakoa izan zen gainera, 1979an egina baitzuen eskaria. Hiriaren euskal izena Bilbo zela esan zioten Euskaltzaindikoek, Koldo Mitxelenak hain zuzen, baina izen ofiziala Bilbao da hala eta guzti. “Euskaraz aipu bakarrean agertzen da Bilbao izena, XVI. mendeko errefrau batean. Gainerakoan, euskal idazle guztiek Bilbo erabili izan dute beti; gauza bera egin dute Bizkaiko euskaldun guztiek, eta baita Bilbo-Donostia trenbidearen ondoko herrietako gipuzkoarrek ere”. Argudio gehiago behar duenak...

Bidania-Goiatz eta Villabuena

Izen ofiziala Bidegoian du gipuzkoar udal txikiak, Bidania eta Goiatz herriek batzea erabaki zutenez geroztik. Euskaltzaindiak, besterik gabe, ez du neologismoa onartu, Arabako Eskuernaga onartu ez duen bezala. Aipatua dugu honezkero herria, Villabuena da eta. Ofiziala, berriz, Villabuena de Álava/Eskuernaga. Bitxia da, zinez, kasu hau: Euskaltzaindiak erdarazko izena dauka euskal era araututzat –de Álava “abizena” alde batera utzita–, eta Udalak euskal izentzat daukana ez du onartzen. “Herriaren antzinako izena Villaescuerna zen”, argitu digu Gorrotxategik, “eta ulertzekoa denez, XVIII. mendean gobernadore zibilari aldatzeko eskatu zioten, inguruko guztiek iseka egiten zietelako”. Gobernadoreak Villabuena izena eman zien, eta denak pozik. Euskal izenak ofizialtzen hasi zirenean, Euskaltzaindiak Uriona proposatu zuen, baina herriak ez zuen onartu. Aldiz, norbaitek asmatutako Eskuernaga besarkatu zuten, “Villaescuerna zaharretik abiatutako izena, hanka eta bururik gabeko etimologian oinarritua”. Azkenik, etsita, Euskaltzaindiak atzera bota zuen inork erabiltzen ez zuen Uriona, eta Villabuena atxiki, baina Udalak Eskuernari eutsi zion. Gaur arte.

Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude