Aurtengoa hemezortzigarren negu hotzena izan da Erresuma Batuan 1659. urteaz geroztik. Reading-eko Unibertsitateko Mike Lockwood-en lantaldeak urte horretatik gordeta dauden datu meteorologikoak aztertu ditu, eta oro har, eguzkiaren jardueraren eta neguko tenperaturen arteko harremana egon badagoela diote; hau da, eguzkiaren jarduera apala denean aukera gehiago dago neguak gogorrak izateko. Antza denez, eguzkiaren jarduerak eragina du troposferako aire-korronteetan; horrela, batzuetan Ozeano Atlantikoko aire epelei igarotzen uzten die, baina besteetan iparraldeko aire hotzak irabazten du lehia.
Hori dela-eta, datozen neguak ere oso hotzak izateko probabilitate handia dago. Ez da berri txarra gauden beroketa garaian.