Trilogia probokagarriaren amaiera apala

  • Guztioi pasa zaigu. Zerbaiten esperoan denbora asko ematen dugunean, dastatu ostean zapore gazi-gozoa lagatzen digu. Halako zerbait gertatu zait Patxi Gallegoren Pololoak trilogia iraultzaileari amaiera eman dion komikiarekin.
Pololoak 3
XabinatorPatxi Gallego
Tamaina honetako trilogia kaleratzeak zein sakrifizio eskatzen duen imajina dezakegu. Helduentzako komikia euskaraz. Ausartzea ere! 600 orrialde bete dituen bost urteko lan eskerga latza. Eta imajinatzen ez bagenuen, Patxi Gallegok (Errenteria, 1973) berak esan digu zailtasun guztiei aurre egiteko “espartano batek bezala” nola borrokatu behar izan duen, hirugarren liburuaren amaiera aldera hitza hartzean: “Galerak, tentazioak, ahuleziak, oztopoak, komentario ergel eta mingarriak...”.

Egia horiek kikildu egiten dute komikia kritikatzera doan kazetaria, ez duelako ergeltzat har dezaten nahi, eta are gutxiago egilea mindu. Horregatik jo du Internetera, Pololoak 3. Atxeritoko balada (The ballad of Atxerito) liburuari buruzko bere iritzia sendotuko duten aipuen bila. Asmoak putz. Gehiago beldurtu da, Igor Leturiak bere blogean idatzi baitu hirugarren komikian zirkulua “maisutasunez” itxi duela egileak, “obra borobila” utziaz.

Bigarren partearekin bat nator erabat, osotasunean hartuta trilogia borobila dela uste dut, aitzindari eta iraultzailea, plazer bat. Hirugarren komikiko orriak pasa ahala, ordea, Xabinaitor super-heroia aurreneko bi liburuetan barrenak astindu zizkigun indarra galtzen joan dela iruditu zait, istorioa luzeegia egin zaiola.

Komiki pertsonalagoa (-egia?)

Patxi Gallegok 2004an plazaratu zuen Pololoak I. Poxpoliñen lurriña komikia, eta 2006an Pololoak II. Poxpoliñaren bahiketa. Hirugarrena da potoloena (240 orrialde), baita oso-osorik koloretan dagoen bakarra ere. Ilustrazioei dena den geroago helduko diet, mamiari kosk egin ostean.

Berria egunkariak egindako elkarrizketa batean (2010-01-13), Gallegok zioen aurreneko biak baino “autobiografikoagoa eta pertsonalagoa” dela hirugarren liburua. Igor Leturiaren hitzetan, trilogiaren sorkuntza prozesuari eta egilearen eta pertsonaiaren bizitzen arteko antzekotasunei (“ezberdintasunei, barkatu”) buruz hitz eginez, metaliteratura (“metakomiki?”) gisako saiakera zoragarria egin du egileak.

Nire iritziz, bi bizitzen arteko paralelismoak erre du diskurtsoa. 1980 hamarkadako kontuak dakartza Gallegok: gazte denborako idoloak, musika, janzkera, politika, kirola... eta emakumeak, noski. Bale bale, eta sexu esplizitua, noski. Estreinako komikiarekin kolpe gozagarria jaso genuen, analisien originaltasun, zorroztasun eta ironiagatik, berdin bigarrenarekin, baina trilogia itxi duen liburuarekin sentitu dut gauza asko jada irakurriak nituela, hasieran apurtzaile zirenak topiko bilakatu direla. Aurreneko komikietan, gainera, analisi gaizto horiek pertsonaien ahotatik ateratzen ziren. Freskotasuna ematen zuen horrek, bakoitzaren ikuspuntu eta hizkeragatik –euskalkiak abileziaz erabiltzen ditu Gallegok–. Hirugarrenean, ordea, komikigileak berak kontatzen du lehen pertsonaiek ziotena, eta istorioak tonu uniformeagoa hartzen du. Une batzuetan sentsazioa izan dut narrazioak komikitik kanpo ateratzen ninduela, fikziozko istorioa baino, autobiografia bat irakurtzen ari nintzela.

Asmatutako istorioa –komikia– dela gogorarazten diguten erreferentziek sentipen hori indartu egin dezakete. Bi adibide ditut gogoan. Aurrena (108. orrialdean), hainbat ibilgailuren arteko istripua eragin ostean Xabinatoirrek neska bati zera esaten dionean: “Lasai, kamioiek ez dute eztanda egiten, hori pelikuletan bakarrik gertatzen da, Felix Linaresi entzun nion behin. Klaro, baña komikietan ere posible da gertatzea (...)”. Bigarrena (205-210 orrialdeak), egileak hasiera batean liburuaren hari nagusiak zein izan behar zuen azaltzen digunean. Komikietan kontatu eta marraztutakoa justifikatzeko arrazoirik ez dago –koherentziari eutsiz gero behintzat–, eta aipu horiek istorioan murgildurik dagoen irakurleari traba egin diezaiokete. Metaliteratura –metakomikia– horixe dela esango dit norbaitek. Tira, baliteke, eta idazleak –edo bere kontzientziak– hitza hartzen duen zuri-beltzezko dozena erdi orrialdeetan sorkuntza-prozesuaren nondik-norakoak irakurtzea aberasgarria da, baina ez dakit narrazioari mesede egiten ote dion. Zenbat buru, hainbat aburu, pentsatzen dut.

Ilustrazio zoragarriak

Patxi Gallegok akuarelaz eginiko marrazkiak benetan ederrak dira. Trilogiaren aurreneko liburuan zuri-beltza zen nagusi, bigarrenean kolorearen erabilera handiagoa zen eta hirugarrena, dozena erdi orrialde salbu, koloretan dago erabat. Ilustrazioek dotoreziaz jantzi dute istorioa: garai bateko komikien tankera duen Jeremiah Johnson-ekin egindako konparazioa, Luis Buñuelen Belle de jour filma oinarri duen pasartea, lehen aipatutako 205-210 orrialdeetako “plano ikusgarriak”... nabarmentzekoa da Gallegoren estilo aniztasuna. Pertsonaien irudiak, keinu eta mugimenduak, istorioa bezala, barregarriak dira oso. “Baina” bakarra jarriko nuke: ageri diren emakume gehienen figura antzekoa izatea; azaleko zazpi neskak horren adibide.

Euskal Herriko paisaia fideltasunez marraztu du Gallegok. Hirugarren komikia, adibidez, euskaldun askok ezagutzen duten Linzako aterpe inguruan hasten da. Han dago liburuari izena ematen dion Atxerito mendia. Pirinioak, Bilbo, Donostia... euskaldunontzat erreferente diren parajeak dira Xabinaitorren balentrien lekuko. Goraipatu beharreko ezaugarria da hori: helduentzako euskarazko komikia da Pololoak, baita euskaldunon ikuspuntutik egindakoa ere, eta ez soilik kokapenagatik: Euskal Herriko poxpoliñak salbatzea helburu duen super-heroi zakil-tentea, haren atzetik dabiltzan ertzain eta guardia zibilak, mutil euskaldunen ligatu-mozkortu-dantzatzeko abilezia, euskal tradizioko musikarien kameoak, euskalkien erabilera... Vasco batek nekez harrapatuko ditu ñabardura guztiak.

Eta orain zer?

Galdera horixe egin du Igor Leturiak bere blogean. “Basamortuan oasia soilik izan da hau? (...) Aurrekoan esan nuen lehenengo aldia zela euskaraz horrelako zerbait egiten zena eta argitaletxe handi batek [Elkarrek] horrelako apustua egitea gauza ona zela euskal komikigintzarako, baina ardura handia ere badela, emaitzaren baitan egon baitaiteke horrelakoak egiten jarraitzea”. Emaitzak onak izan dira, irakurleen –eta kritikaren– partetik bereziki, baita, ziurrenik, salmentei dagokienez ere. Ahoz aho, eskuz esku ibili dira hiru Pololoak. Komikia irakurtzeko ohiturarik ez zuen jende ugari erakarri dituzte, eta Gorringo taldeak antzerkira eraman ditu “EGAko titulua duen super-heroi bakarraren” balentriak. Pilota argitaletxeen teilatuan dagoela dio Leturiak. Bat nator berarekin, euren babesik gabe ezinezkoa litzatekeelako hain lan mardula egitea.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude