Manex Erdozaintzi-Etxart, herriaren poeta.
Elkar
Mende laurden joan da Manex Erdozaintzi-Etxart hil zenetik. Ibarlan sortu zen fraide eta kultur gizonaren biografia plazaratu du orain Agurtzane Ortiz Lopetegik, Elkar argitaletxearen Lurra eta jendeak sailaren barruan. Liburuaren asmoa honakoa da: Erdozaintzi-Etxarten dimentsio ugarietara hurbiltzea. Izan ere, apaiz lanetan aritu baitzen, baina baita psikologo, pedagogo eta irakasle ere. Eta, noski, idazlea izan zen: bizi osoa eskaini zion literaturari. Biografiak haren testuetatik bidaiatzeko proposamena luzatzen du, idazlearekin batera haren garaia eta gertakariak ezagutuz.