argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 07a

Asier Mendoza Etxabe idazle zarauztarraren Beste gu nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko du Elkar argitaletxeak.

 

Katixa Agirre gasteiztarrak Patzikuren problemak liburua plazaratu du. Patzikuren etxean beste haur bat jaioko da, neskato bat, eta arazoak hasiko dira Patzikurentzat. Bestalde, Pello Añorga oiartzuarrak Pottoko hipermerkatuan aurkeztu du. Zortzi urtetik gorako haurrei zuzendutako bi liburu horiek Elkarrek argitaratu ditu, Xaguxar bildumaren baitan.

 
 

Doctor Deseo taldeak disko berria plazaratu du: Deseo: cartografía imposible (Baga-Biga). Hilaren 23an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan aurkeztuko dute diskoa, eta 24an Atarrabiako Totem aretoan. Madril eta Bartzelonarantz abiatuko dira handik.