Hiru ahalegin jaiak berdintzeko

  • Emakumeek eta gizonek berdin parte hartzen ez duten festetako ekitaldiren bat esateko eskatuz gero, baietz hamarretik bederatzik Irungo eta Hondarribiko Alardeak aipatu. Gatazka gogorrak, beroak dira horiek, oso agerikoak egin dira. Alabaina, erdi ezkutuan, oharkabean jai giroko mila ekitaldi egiten dira parekidetasuna kontuan hartu gabe, gizonek zein emakumeek txintik ere esan gabe.
Donostiako piraten abordajeizanpirata.info
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zerrenda luzea egin genezake herriko jaietan emakume eta gizonen arteko parekitasuna errespetatzen ez den ekitaldiekin. Ez da herririk, festa giroan gizon-emakumeen arteko berdintasun erabatekoa lortu duenik, bistan da. Aisialdia, jai giroa, gizartearen ispilu txikia baino ez da, eta mendeetan ereindako desoreka ez da berdinduko San Joan batzuetatik bestera. Beraz, genero ikuspegia kontuan hartuz gero adibide txarrak nonahi ditugunez, berdintasun bidean ahalegin kontzientea egiten ari diren batzuen esperientzia jaso nahi izan dugu orriotan. Ez dira, horiek ere, berdintasunaren paradisu, baina landutakoak emaitzak izan ditu. Gipuzkoako hiru adibide kontatuko ditugu: Tolosako inauterietako danborradarena, Legazpiko Sustraiak Dantza Taldearena eta Donostiako Aste Nagusian hainbat ekitaldi antolatzen dituen Alde Zaharreko gazte asanbladarena.

Hiru adibideok gizarte antropologian espezializatuta dagoen Farapi enpresak eman dizkigu. Farapik Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako ikerketa lana egin zuen, Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei buruzko ikerketa, generoaren ikuspegitik izenekoa. Lan horretan, jaietarako adibide “onak” eta “txarrak” aztertu dituzte eta kultur teknikarien, festa antolatzaileen eta parte-hartzaileen iritzi interesgarriak daude bilduta.

Galtzaundi, erregina eta damen ordez

Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herritarrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna izan zen, eta zenbait erabaki hartu zuen herrian antolatzen ziren hainbat ekitalditan, berdintasuna helburu. Zinegotzi izan baino lehen, herriko Emakumeen Asanbladan ibilia zen eta inauteri giroko hainbat festa ekitaldi ez zuen gustuko. Gertu-gertutik jarraitu du, beraz, Ostizak berdintasunaren ikuspegitik inauteritako hainbat ekitaldik izan duten bilakaera, eta berak ezagututakoa kontatu digu.

Inauteri bete-betean, Ostegun Gizen egunean, Tolosako elkarte batek danborrada antolatzen zuen. Gizonek baino ez zuten parte hartzen eta emakumeek ez zuten aldarrikatu parte hartzea. Larunbat gaua berriz, huts samarra geratzen omen zen eta hainbat elkartek pentsatu zuen, Donostiako La Bella Easoren tankeran, danborrada eta erregina-damen ekitaldia antolatzea. Danborradak hiru zati zituen: lehenengoan “herriko danborrada” zihoan, gizonez osatua; bigarrengoan Arco Iris elkartea joaten zen, gizonen elkartea zen, baina gizon-emakumeek jotzen zuten danborra; hirugarrengoan auzoko Berazubi elkarteak desfilatzen zuen, gizon-emakumez osatua. Danborrada ofizialtzat, ordea, lehenengoa zuten, alegia, gizonena. Danborradaren ondoren erregina-damak zetozen karrozan. Elkarteetako gizonek aukeratzen zituzten bai erregina-damak eta baita danborradako taldeekin joaten ziren kantinerak ere. Erregina-damak karrozan zihoazen, goian, eta kalean, ia mespretxuz hartuak, kantinerak. Hori horrela zen garaian Silbana Ostiza Emakumeen Asanbladan zebilen eta gogoan du karroza ateratzen zeneko garaia: “Karrozaren aurka urtero kanpaina egiten genuen, jende asko aurka jartzen zitzaigun eta iraindu egiten gintuzten. Esaten ziguten itsusiak, txikiak, gizenak... ginela eta inbidia genuela. Bereziki emakumeak izaten ziren. Sufritu egiten genuen, baina gai horri heldu beharra zegoen”.

1999. urtean hasi zen zinegotzi lanean Ostiza, eta alderdiaren filosofiarekin bat eginez, festa batzordean adierazi zuen hurrengo inauterietan festa hura Udalak ez zuela, ez diruz, ez azpiegituraz, ez inola ere, lagunduko, eta ordezko festaren bat sortzen ahaleginduko zirela. “Erregina-damak elkarteko afari batean aukeratzen zituzten, zinegotzia ere han izaten zen aukeraketan, pentsa nik zer egin behar nuen han!”, dio. Festa batzordean gehienak gizonak ziren eta eztabaida sortu zen Udalaren erabakiarekin. Batzuek onartu zuten eta beste batzuek ez. Urtebeteko luzamendua eskatu zuten batzordekideek eta Udalak urte hori probestu zuen ordezko festa antolatzeko.

Udalak bi gauza egin zituen hurrengo urtean: batetik, danborrada ofiziala deitzen zitzaion hartan emakumeek ere parte hartzea bideratu, eta bestetik, erregina-dama-kantinera figurak ezabatu. Ostizak oso gogoan du Karlos Muñoa danbor nagusiaren jarrera, kargu garrantzitsua izanik hasiera-hasieratik aldaketaren alde egin zuelako. Erreginaren lekua Galtzaundi pertsonaiak hartu zuen eta damen tokian ziripotak, txantxoak, joaldunak... agertu ziren.

EHk legegintzaldia bukatu arren, danborradak –Galtzaundiren karrozarik ez dago orain– bere horretan jarraitzen du, nahiz eta Ostizaren ustez indarra galdu duen: “Agian alderdi berriak pentsatu zuen festa berria errotuta zegoela eta ahalegin berezirik egin beharrik ez zegoela. Ez zen hala izan”. Galdetu diogu ea nostalgikoak badiren; “tarteka badira esaten dutenak danborradak zentzua galdu zuela erregina eta damak kendu zirenean, eta emakume askok esaten du hori”. Beraz, askok onartu onartu dute aldaketa, baina aldaketa eragin duen filosofia, oinarria ez dute barneratu.

Tolosako San Joanetako alardean, eskopetarietan aldaketa naturalagoa izan zela uste du Ostizak. Denak gizonak ziren hasieran eta urte batetik bestera emakume bakan batzuk agertu ziren. Urtean-urtean gero eta emakume gehiago hasi ziren, “naturaltasunez, herrian inork ez zuen ezer esan”.

Ostizak Tolosako Udalean izan duen esperientzia baliatuz eta inguruko herrietan zer gertatu den ikusita –Hondarribia eta Irun ditu gogoan– argi dauka: “Udalak garbi baldin badauka zer nahi duen, erabakia hartuko du eta kito arazoak. Aldiz, ostrukarena egiten baldin badu... Dena dela, beti pentsatu izan dut Tolosa herri berezia dela, onerako eta txarrerako, ez dela sutsuegia. Ados ez dagoenak egunkarian eskutitza idatziko du, baina ez dira zure aurrean jarriko”.

Ezkila pirata feminista

Aurten zortzigarren aldiz abiatuko du abordajea Ezkila piratak Donostiako Santa Klara uhartetik. Duela zortzi urte, Alde Zaharreko gazte asanbladari otu zitzaion abordajea egitea. XVII. mendeko Pedro Agirre kortsario donostiarra hartu zuten oinarri Ezkila kapitaina sortzeko. Pedro Agirre itsasontziak abordatzen ibiltzen zen eta Robin Hooden antzekoa zela esan daiteke. Donostiar kortsarioak Campanario zuen ezizena eta hortik datorkio Ezkila izena Donostiako kaian Aste Nagusian ageri den piratari. Pedro Agirre ez bezala, Ezkila kapitaina emakumea da, feminista, euskalduna, eta ama lurra, eta batik bat itsasoa maite dituena. Abordajearen koordinatzaileak emakumeak dira, Amaia Jorge eta Aratz Trecet.

Aste Nagusiko astelehenetan antolatzen hasi ziren Abordaia festarako hiru ezaugarri hartu zituzten kontuan Alde Zaharreko gazteek: jai eredua euskalduna, parekidea eta parte-hartzailea izatea. Hiru ardatz horiek oinarri, ondoren antolatu dituzten gainerako jai ekitaldietan ere eredu bera gauzatu dute. Jaietan gizon eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko Bilgune Feministaren laguntza izan dute. Haiekin hitz egin, jasotakoa gazteen artean eztabaidatu eta Bilguneak eskainitako protokolo modukoa gauzatzen saiatzen dira. Haritz Barela antolatzaileetakoak azaldu digu ez dela erraza protokoloa ehuneko ehun betetzea, baina bai funtsezkoa gogoan izatea parte-hartzeak berdina izan behar duela emakume zein gizonentzat. Esate baterako, Aste Nagusian zehar egiten dituzten ekitaldi guztiak ordaindu ahal izateko bi egunetan kontzertuak antolatzen dituzte eta kosta egiten zaie oholtzan parekidetasuna betetzea. Iaz, adibidez, Piperrak, Parabellum, Esne Beltza, Barricada eta Des-kontrol izan ziren. Talde guztiak gizonez osatuta daude. Barelak dio jende asko behar dutela kontzertuan dirua biltzeko, eta Berri Txarrak-ek eta Sorkunek ez dutela kopuru bera erakartzen esaterako. Amaia Jorgeren ustez, musikari emakumeak gutxiago dira, eta beraz, aukera murritzagoa da. Kontzertuez gain, umeen eguna, koadrilen eguna, erromeria eta beste antolatzen dituzte. Jokoetan koadrilak aritzeko adibidez, baldintza bat dute, mistoak izatea. Dena dela, antolatzaileek diotenez, gazteei natural ateratzen zaie talde mistoak egitea, eta gainera, jokoetan mutilak baino neskak gehiago dira. Barelak zalantza aurpegia jarri du, “agian holako jokoetarako lotsa sentitzen dugu mutilok... Ez dakit”. Zaku lasterketak, sokatira, uretako jolasak... egiten dituzte.

Gustura sumatu ditugu hiru antolatzaileak, jai parekideak antolatzeko egindako ahaleginak fruituak eman dituelako, baina ez daude geldirik. Ekitaldi berriak antolatzeko pentsatu egin behar da ea nola hurbilduko dituzten baldintza berberetan mutilak eta neskak. Aratz Trecet futbito txapelketarekin akordatu da: “Askotan egiten dugun akatsa da, parekidetasunaren izenean, neskak edozein ekintzatan parte hartzera bultzatzea, hala izan behar balu bezala beti. Eta azkenean, beste alternatiba bat bilatu ezean, non bai neskek eta bai mutilek naturalki hartzen duten parte, helburu jartzen dugu emakumeon parte-hartzea, ‘bai ala bai’. Askotan, ez dakigu emakumeoi, ‘jaso dugun heziketatik at’ zer gustatzen zaigun benetan. Eta hor, badaukagu zer ikasi, bai mutilek, eta bai neskok”.
Generoa festetan
Jon Dorronsoro, dantzaria: "Entseguetara datozen gehienak neskak dira, gero mutilek atera behar al dute plazara?"
Jon Dorronsorok 34 urte daramatza dantzan Legazpiko Sustraiak Dantza Taldean. Beti ezagutu ditu taldean neska gehiago mutilak baino. Sustraiak du izena dantza taldeak, baina Dorronsoro ez da erroak betikotzearen aldekoa, izaera mantenduz garaian garaiko aldaketak egin behar direla dio; esate baterako, neska-mutilak gogoaren eta beharraren arabera dantzetan tartekatzea.

Neskak eta mutilak nahasian dabiltza zuen taldean.


Entseguetara datozen gehienak neskak dira, beraiek hartzen dute parte gehien eta gero mutilek atera behar al dute plazara? Entseguetan ordu gehiagoz aritu eta jendaurrean gutxi azaltzeak ez dauka zentzurik. Neskak aterako dira, adibidez, mutilak baino hobeak direlako, edo mutil gutxi dagoelako eta neska asko, edo neskek beraiek nahi dutelako.

Esate baterako, mutilen dantzatzat hartu ditugun horietan neskak aritzea taldean erraz onartzen al da?


Bai. Guk ez daukagu inolako arazorik, nik garbi daukat, entseatzen duguna erakustea gustatzen zaigu eta entseguetan neskak dira gehiengoa. Igoal akatsa gurea izan da, “dantza hau mutilena da, beste hau neskena” esan izan dugu, eta gero entseguetan denok nahastuta ibiltzen gara, neska eta mutil kopuruaren arabera. Entseguetakoa erakutsi beharko genuke jendaurrean. Gainera, gaur egun nesken dantzatzat hartzen direnak hasieran mutilek baino ez zituzten dantzatzen: zinta-dantza, makil txikiak…

Eta ikusleek nola erreakzionatzen dute?


Izan daiteke erreakzioren bat izatea: “Baina hauek zergatik egiten dute horrela?”, baina guri ez zaigu ezer iritsi.

Nolako nahasketak egin izan dituzue?


Ezpata dantza “mutilen” dantza da. XX. mendeko 60ko hamarkadan, Legazpin, aurrealdean neskak atera ziren, mutil gehiago ez zegoelako. Beharrak eraginda neskek ezpata dantza egin zuten eta gaur egun ere taldeak ez dauka inolako arazorik neskak aritzeko. Neskek beraiek dute arazo gehiago. Iaz ere esan genien: “Egin zuek ezpata dantza” eta ez ziren ausartu, edo ez dakit zer... Sorgin dantza, Antzuolan, mutilek egiten dute, beraiek neska eta mutil rola beteta. Gu batzuetan mutilak neskaz jantzita eta neskak mutilez jantzita ateratzen gara. Ikuskizunaren arabera, nahasketak egin ditzakezu.

Lehen gauzak nola egiten ziren horri garrantzia ematen zaio, bada.


Baina lehen, dantza taldetan zebiltzanek ere aldaketak egingo zituzten, hamar urtetik hamar urtera igoal... Sagar dantza oso fina da orain, feminizatua dago. Bada, dantza hori Baztanen mutilek egiten dute, ez dut uste koreografia hori fin-fina denik. Beste adibide bat emango dizut: Legazpin, maiatzaren 3 batean hanka lehenengo biran altxa beharrean bigarrenetik aurrera jasotzea erabaki genuen, uste dut beterano samarrak ginela eta gutxi entseatuak. Bideoan grabatu zen dantza hura eta urte batzuk geroago Irunera joan ginen haiei ezpata dantza erakustera. Gure bideoarekin ikasia zuten dantza. Lehenengo biran fiu! hanka altxa genuen, eta haiek: “Ez, ez, hori bigarren biran da!”, eta guk: “Bideoan bai... gaur ez...”. Horregatik diot, tradizioa zer den...

Edozer da balekoa orduan.


Dantza bakoitzak du bere izaera eta dantzariek hori irudikatzen dute, beste kontu bat da dantzaria neska ala mutila den. Bestela esanda, eskopetaria neska ala mutila izan berdin zaizu, tiroa ondo botatzen baldin badu. Beste kontu bat da esatea nola antimilitaristak garen eskopetaren ordez larrosa eramango dugu, edo Donostiako danborradan batukadarekin aterako gara. Horretarako beste festa bat antolatu, zeren danborrada edo alardea ez da hori.

Txapelketetan banatuta aritzen dira neskak eta mutilak.


Mutilak aurresku txapelketan lehiatzen dira eta neskak soinu zahar txapelketan. Gerta daiteke egunen batean txapelketa bakarra egitea, alegia, aurresku eta soinu zaharren txapelketa. Dantza solte txapelketetan bikote mistoez gain, bi mutilen eta bi nesken bikoteak onartzen dira.

Azkenak
Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Eguneraketa berriak daude