I Sagardoaren Euskal Herrian kupel askotan ozpina: Armagintzako ehun enpresa ta milioietako mozkina. Inkisizio guztiek libre utzi ohi duten sorgina: Gaurko diskurtso kanpo-larrosen Barne produktu gordina. |
II Zenbat ahalegin bizitzak duen balioa erakusten ta zenbat diru arma enpresen A eta B kutxak puzten. Ahoberoek nola diote mingainari libre uzten kontatu gabe pistola hoiek zenbat hil ote dituzten? |
III Ez pistolak ta kanoia soilik (horrek fama txarra baitu) Armagintza da ikerkuntzaren lanbro panposoan blaitu. Dirulaguntza publiko eta lan hitzarmenekin gaitu errenta ez da jokoa baina gu parte bihurtzen gaitu. |
IV Armagintzaren kamuflajea Berrikuntzaren ospean, fijatu gabe Garapen eta Ikerketa horren kostean. Giza eredu paregabeak eskutxoa kokozpean eskoletara eramateko, biktimen klase ostean. |
V Ez, armagintza inguruotan ez dabil geratzekotan. Gehiena zeini komeni zaio? Zalantza gutxien hortan. Ta bitartean zenbat milaka ez daude gauero lotan… Zulo txikiak topatu behar handiak tapatzekotan. |
VI Kontraesanen korapiloa ez dakigu nola aska. Hutsa balira eragingarri amorrua eta nazka. Herritar gisa guk zein armekin egin horiei hazka? Nik nire esku dauzkadanekin, ez bozka eta ez bazka. |
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]