Eskola zaharreko hardcore-crust amorratua

  • Disflesh/Slugfeast ::War would be disastrous

    Hecatombe Records

    iraupena ::40'14''

    prezioa ::10€

Urte asko pasa dira Iñako Iglesias arrasatearra musikan hasi zenetik. Child Abuse, Mad Shadows, Ominous, Gothic Sex, La Txusma, Daemonlord eta Destino/Encierro dira haren taldeetako batzuk. Almeriako erbestean, baina, doinu ilunak alboratu eta hastapenetako hardcore-crusta berreskuratu zuen, Disflesh izenpean. Numen eta Darkness By Oath taldeetako Aritzen laguntzarekin, diskoak kaleratzen dihardu. Honako hau, Slugfeast-ekin erdibana. Hamaika kantak eskola zaharreko hardcore amorratuaren eta grindcorearen artean kokatzen dira, 80ko hamarkadako Europako crustean. Eta aukeratutako bertsioak ere norabide berean doaz: Discharge, Amebix eta Upright Citizens. Hala ere, azken horrek, Alemaniako punk-hardcorea aintzat hartzen duela. Iraganeko ildo sinesgarri hura berreskuratzeko ahalegin txalogarria.

www.disflesh.com
Iñako Goñi
Euskal Herrian faltan botatzen ditut musika komertziala edo politikoa egiten ez duten taldeak

Disflesh taldeak bere egiten du 80ko hamarkadako taldeen crust izpiritua. Zer zeukaten talde haiek?


Hamarkada hura izan zen musika estiloetan irekiena eta aberatsena. Estiloak garatzen zebiltzan orduan, eta horrek are eta erakargarriagoak, naturalagoak egiten zituen sasoi hartako taldeak. Gure konposizioak, bigarren demotik eta Aritz ahotsetan sartu zenetik, crusta dute oinarri.

Hala ere, harritzen nau zu doinu ilunagoetatik hardcore-crustera bueltatu izanak…


Oso ondo pasa nuen death-metal, grindcore eta black-metala egiten, baina nire hastapenetako musika egiten gehiago gozatzen dut.

Zerk batzen ditu Disflesh eta Slugfeast, eta nola sortu da diskoa erdibana egiteko elkarlana?


Slugfeast taldeko Anton lagun handia da eta biok elkarrekin Destino/Encierro izeneko talde bat ere badugu. Oso naturala izan da elkarlana.

Disflesh-en ibilbidean gerra ageri da beti. Zerk arduratzen zaitu?


Gizakiaren ergelkeriak arlo guztietan.

Diskorako aukeratutako bertsioek asko esaten dute taldearen gainean… Eta horren harira, harritu nau Upright Citizens aukeratu izana…

Bai, Amebix, Discharge eta Upright Citizens, hirurak 80ko hamarkadakoak, oso garrantzitsuak izan ziren niretzat mutikotxo bat nintzenean. Eta Upright Citizens taldeak oso feeling berezia zuen, garaiko taldeetatik bereizten zituena.

“Nazioak jausiko direnean”. Horiek dira guztiaren errudunak?

Gizakiaren harrokeria, agintariak eta herri xehearen jarrera bildotsa.

Almeriako desertuan posible da gizakia neurri batean ahaztea?

Beste bizitza mota bat da, bakartiagoa eta materialismo askoz txikiagokoa.

Zer nolako musika taldeak falta dira zure ustez Euskal Herrian?

Euskal Herriak dauka Europako musika aberastasun handienetako bat, baina nik faltan botatzen ditut musika komertziala egitea helburu ez duten eta mezu politikorik ez duten taldeak.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude