argia.eus
INPRIMATU
Txokolatearen onurak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko apirilaren 14a
Txokolatearen onurei buruzko ikerketa ugari egin dira azken urteotan. Oraingoan, Nuthetal Institutuko (Alemania) mediku batzuek eman dute euren ikerketaren berri European Heart Journal aldizkarian.

Brian Buijsse ikerlariak zuzendutako ekipoak 35 eta 65 urte bitarteko 20.000 lagunen datuak aztertu ditu. Pertsona horiek, ikerketaren hasieran, ez zuten arazo kardiobaskularrik. Hamar urtez haien presio arteriala, pisua, bizimodua eta elikadura aztertu zituzten. Amaieran, hainbat multzotan banatu zituzten boluntarioak, egunero 1,7 gramo txokolate jaten zutenetatik hasi eta 7,5 gramo jaten zutenetara arte.

Emaitzetan, besteak beste, ikusi zuten txokolate asko jaten dutenek bihotzekoa izateko arriskua gainerakoena baino %48 txikiagoa dela. Eta jale horien artean, txokolate beltza jaten dutenen arriskua besteena baino %27 txikiagoa da. On dagizula, bada