argia.eus
INPRIMATU
Jurasikoaren koloreak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko apirilaren 14a
Anchiornis huxleyi hegaztien eta dinosauroen arteko animalia espezieak –izenak “ia hegaztia” esan nahi du– zer kolore zituen ondorioztatu berri dute Pekineko (Txina) Historia Naturaleko Museoko kideek. Berriki aurkitutako eskeletoaren melanosomak –melanina pigmentua gordetzen dutenak– aztertu, egungo hegaztien lumetako melanosomekin alderatu, eta espeziearen kromatismoa berregin dute: enborra gris iluna edo beltza zuen; hegoetan luma luze zuriak, marra beltzekin; burua pikartatua eta isats marroi luzea, eskuineko marrazkian ageri den moduan.