argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko apirilaren 14a

Jon Vallejo eta Monica Zamora dantzariak sarituko ditu Dantzari Profesionalen Gipuzkoako Elkarteak, maiatzaren 1ean Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den ekitaldian. Apirilaren 29an ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta horren karietara Dantzaren Hilabetea antolatu dute Gipuzkoako Hiriburuan. Egitaraua maiatzaren 2an Victoria Eugenian egingo den galak itxiko du. Alicia Amatriain dantzari donostiarrak parte hartuko du emanaldi horretan.

 

Unhe Trio hirukoteak –Iñigo Peña, Juanan Aizpurua eta Josu Aiarzaguena– estreinako diskoa plazaratu du (Unhe Trio boskoteak bi zeuzkan lehendik). Jazz estiloa jorratu dute bederatzi lan instrumentaletan. Pianoa, bibrafonoa eta tronpeta erabili dituzte diskoa grabatzeko (www.unhetrio.es).