argia.eus
INPRIMATU
Thoreauren ‘Desobedientzia zibila’
  • Henry D. Thoreau ::Desobedientzia zibila

    Potxo Edizioak

    orrialdeak ::77

    prezioa ::10€

2021eko ekainaren 30
Edu Lartzangurenek itzuli eta Potxo Edizioakek argitaratu du lehen aldiz euskaraz Henry D. Thoreauren Desobedientzia zibila liburua. AEBetako idazlearen liburu ezagunenetarikoa da, Waldenekin batera. Markos Zapiain filosofoak egin dio hitzaurrea, eta bertan Thoreauren bizitza errepasatzeaz gain, haren pentsamenduaren gakoak azaltzen ditu. Zapiainek, Michel Onfrayren esanetan oinarrituta, libertariotzat jotzen du idazlea, askatasun indibiduala mugatzea onartzen ez zuen neurrian. Alabaina, Onfray baliatuz ostera, Thoreau ez zen anarkista. Etika jartzen zuen aurrena Massachussettsekoak: “Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin”. Printzipio horietan sakontzen du liburuak.