argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko apirilaren 13a

Iñaki Martinez de Lunak Deian esanak: "Euskara eta gaztelania berdin tratatzen tematzea, arrazoi ekonomiko eta soziopolitikoengatik ordezkatua izan den hizkuntza bere kasa uztea da. Arrazoi horiengatik, historian zehar, hizkuntza gutxituak egoera horretara iritsi dira, eta euskara ez da salbuespena. Neurri zuzentzaileak hartzen ez baldin badira, hizkuntza horietako hiztunak beren kasa abandonatuak leudeke, gainerako hizkuntzak irensteko prest dauden hamar bat hizkuntzen ahutzetan. Hizkuntza horiek potentzien botere ekonomikoa, politikoa eta militarra dute alde. Horrek esan nahiko luke Oihanaren Legea onartzen dela hizkuntzaren eremuan".

Ramon Etxezarreta, Hizkuntz Politikarako sailburuorde ohiak Deian esanak: "Hasieran langileekiko mesfidantzak izan nituen, eta orain hasia nintzen mesfidantza horiek gainditzen, denak balekoak direla sentitzen. Eta hurbiltzen ari ginen, beldurrak galtzen. Baina Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Kultura Sailean dago, eta sail horretako zuzendaritza ez da nire estilokoa. (...) Zalantzarik gabe, porrot pertsonala izan da hau, eta porrota ezin nezakeen gehiago luzatu, inori kalterik egin gabe".