Anarkotristura

XI. mende betean gerrak, desberdintasun eta injustizia sozialak ohikoak izaten jarraitzen dute milioika gizakientzat, mundu guztian. Askok pentsatzen zuten zientziaren eta teknologiaren aurrerabideek, azken hamarkadetan eman diren aurrerakuntza benetan zirraragarriek, pobrezia, desberdintasun sozialak eta bortxakeria deuseztatu egingo zituztela, baina bihotz-kentzekoa da gure inguruan begiratu eta XXI. mendea ere XX. mendean gaizki eta oker egin zirenak berriz egiteko bidean dagoela ikustea. Hain zuzen ere, orduan izan zen, XX. mendearen hasieran, aristokratek, lur-jabeek, apaizek eta jauntxoek menpean hartuta zuten Espainia hartan, anarkosindikalismoa sortu zela, era antolatuan. Justizia, berdintasuna, duintasuna, askatasuna, ekologismoa, sexu-askatasuna, bakezaletasuna, naturismoa bezalako idealak, besteak beste, ez dira atzo goizeko kontuak, bazeuden jada kataluniar anarkisten gogo-oinarrian, baita zorigaiztoko gerra zibila baino askoz lehenagotik ere. Hura sindikatu hutsa baino zerbait gehiago izan zen, izan zen gizarte oso ezberdin baten proiektua. Ehun urte ospatzen ditu anarkosindikalismoak, eta, beharbada haren oinarrietako bat baino gehiago, ustez utopikoak zaizkigunak, gure gizartearen egitura sozialaren parte izatera pasatuko dira etorkizun hurbil batean, nork daki. Komunismo libertarioak lortu nahi zuen utopiaren moduko horrek herriaren errebelamenduan eta botere modu ororen aurkako aurrez aurreko oposizioan du bere sustraia. Lan-esplotazioari amaiera ematea zen helburua. Askok, gaur, sinatuko lituzkete anarkosindikalismoaren hainbat printzipio, besteak beste, autonomia, autogestioa, federalismoa, elkartasuna edota elkarrenganako laguntza, auzolana eta, batez ere, ekintza zuzena. Noski, alderdi politikoetatik kanpo, beti ere poliziaren kontrolari aurre egiteko. Aukera ederra, baina ba al dago hemen horrelakorik burutzeko ahalbiderik? “Esperantzarik ez dagoela onartzen baduzu, orduan esperantzaren amaiera bermatzen duzu. Askatasunaren aldeko bizi-sena onartzen baduzu, orduan daude gauzak aldatzeko aukerak”, Noam Chomsky hizkuntzalariaren gogoetari estu heldu nahi nioke horrelakoetan, baina nik egunero sentitzen dudana Pablo Nerudak esaldi eder honekin laburtu zuena da: “Batzuetan gertatzen zait izateak nekatu egiten nauela”. Oteizak bere mingaina lotu ezin eta esan zuen: “Bizitzak ez dit onik egiten batzuetan”. Hori gertatzen da nire kasuan ere.

Egoera guztiz alaien aurrean, eta baita oso tristeen aurrean ere, ilun galduta ibiltzen naiz maiz, zeren gau eta egun nire goibeltasunean buru-belarri murgildua egonik ez baitaukat kemenik mundua aldatzeko, kasu horietan ezinbestekoa. Eta gainera, kontuz ibili behar dut nire burua nire aurka ez jartzeko. Azken “ttakunetan” Ixiarrek argi erakutsi zizkigun argazkietan etengabe nahigabetzen nauen nire oraina nabaritzen dut nik, eta Anak eder aurkeztu zigun osaba Ramonen koherentzian, berriz, etengabe nahigabetzen nauen nire geroa. Horren aurka ez daukat noski ezer egiterik, zeren ilusiorik gabe sentitutakoa ilusiorik gabe dago sentitua, eta ez du gizartean inongo ondoriorik. Bruce Leek bizitza osoa eman zuen bere burua prestatzen, sekula izan ez zen borrokaldirako. Ez da erraza gizakiaren izatekoa, eta bidegabe handia da izateko horri erraz iriztea. Orduan ekiten diot anarkotristurari, posible den heinean, noski, baina neurri handian posible da.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude