argia.eus
INPRIMATU
Abian da Laburbira zirkuitua
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko apirilaren 14a
Bederatzi Film Laburrek osatzen dute Topaguneak sustatutako Laburbira zirkuituaren eskaintza. Orotara 28 herritan proiektatuko dituzte lan horiek: Euskal Herriko 26 aretotan eta Paris eta Shangaiko euskal etxeetan, maiatzaren 5era bitartean. Hautatutako bederatzi filmak dira: Ahate pasa, Zorion hutsa, Amona putz! (argazkian), Nora zoaz, Clark and Boris, Odisea etxaldean, Nireak dira!, Esaiok eta Neguko hitzak. Udalerrien zerrenda eta proiekzio egunak www.topagunea.org webgunean kontsulta ditzakezue.