Jordi Savall musikari katalana buru duen talde batek kataroek bost mendetan sortutako musika berreskuratzeko ahalegina egin dute. Emaitza, Le Royaume OubliƩ (Erresuma ahaztua) izenburuko bilduma, berriki kaleratu dute Aliavox etxearen eskutik. Orain artean kataroen musika arrasto gutxi batzuk baino ez ziren gordetzen, baina Savallen lantaldeak horiek bildu, osatu eta hiru CDz osatutako bilduma paratu dute.
Diskoekin batera Erdi Aroko mugimendu heretikoaren historia ere jasotzen du argitalpen honek. Testuak zazpi hizkuntzatan daude; besteak beste, okzitanieraz.