Lan errentak handitzea, horra nazio estrategia

Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina  ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin dezake 2012ko hauteskundeetan... salbu eta ETAk borroka armatua utzi izanaren ondorioz, PSOErekin bideren bat ireki eta  Zapaterok euskal gatazkaren konponbidea bere garaipenerako baliatzen duen.

Orain egindako Alderdien Legearen erreformarekin ez da samur ulertzen, baina ETAk borroka armatua uzten duela baieztatzen bada, denbora kontua besterik ezin da izan Batasuna hauteskundeetan izatea. Eta 2011n? Batek daki, baina zipriztinak ezker abertzaletik askoz harago doaz, Jaurlaritzaren egungo osaketa ikusi besterik ez dago. Nola irentsiko du EAJk, Alderdien Legearen ondorioz diputazioak galtzeko arriskua?
                                                                                                                                                                                                                                                                                        
Euskal Gehiengo sindikala ostera atera da kalera aurreikusten diren lan erreforma eta eskubide murrizketei aurre egitera. Espainiako Gobernuak, aldiz, bere erreformak atzeratu ditu oposizioaren sostengurik ez duelako. Baina, bistan da, ez du atzera egin sindikatuen oposizio gogorragatik, eta pentsatzekoa da Gobernuak pauso bat atzera eman duela, laster batean beste bi aurreratzeko asmoarekin.

Ordurako hobeto saiatuko da lotzen operazioa, bai PPrekin baita sindikatuekin ere. Eta denak adierazten du zirrikiturik bilatuko duela, batez ere pentsioen erreforman eta jubilazio gaietan, ez baita samurra irudikatzen urteetan posizio erosoan aritu den sindikalismoa bat batean boterearekin aurrez aurre. Ez da garbi zer indarrarekin, baina denak adierazten du Greziako ufadak Espainia aldera ere iritsiko direla; erantzunetan aurreratzeak, etor daitekeenaren aurrean herritarrak kontzientziatzera lagun dezake. Gaurtik hobeto ikusten da iazko maiatzeko greba orokorraren zentzua.

Hego Euskal Herria erakusten ari da estatu mailako protestarako kontzientzia sozialik handiena, eta hori bitxia da, kontuan hartuta Espainiako gainerako lurraldeekin erkatuta askoz ere egoera hobea dagoen eremua dela. Andaluzian langabezia tasa %25etik gora dago eta Hegoaldean %11 ingurukoa da. Ez da etxafuegoak botatzeko, baina bertako ehun ekonomikoaren adierazgarri bai. Baita euskal gehiengo sindikalaren ezaugarri desberdinen erakusle ere. Sindikalgintza indartsua dagoen lekuetan, eskubide sozialak ere beste maila batean zaintzen dira, horren lekuko Europako iparraldeko herrialdeak eta, zehazki, Norvegia.

Azken finean, aberastasunaren banaketarekin jarraitzen dugu orain ere. Eta bitxia da komunikabide nagusien eskutik herritarren gehiengoak zein samur bereganatzen duen gerrikoa estutu egin behar dela. Eta hala egin behar denean egin behar da, jakina, baina ez gezur handien gainean oinarrituta.

Azken 30 urteetan Europako mendebalean izan den produktibitatearen hazkunde ikaragarriaren ondorioz, langileen errentak ere maila berean igotzea zatekeen logikoena, baina ez. Urte horietan guztietan, eta batez ere urtez urte indarrean jarri diren politika neoliberalen ondorioz, proportzioan kapitalaren errentak lan errentak baino askoz gehiago handitu dira; are gehiago, adibidez, ELGAn (OCDE, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) azken 30 urteetan lan errenten proportzioa txikitu egin da estatuetako nazio-errentetan, eta horren ondorioa zuzena da gizarte segurantzari dagokionez, kutxa hauek batez ere soldatapeko langileen diruarekin betetzen direlako. Ekuazioa zehatza da: langileen soldatak behera, gizarte segurantzaren kutxa behera, eta prestakuntza sozialak behera. Hor dago koxka nagusia. Determinismoz itxaron daiteke eta gobernuen jokaeraren zain egon, edo zerbait egin liteke, eta orduan serio pentsatu behar da lan errenta horiek nazio-errentetan proportzio handiagoa har dezaten egin beharrekoan. Lanaren behin-behinekotasuna, enpleguaren kalitate eskasa eta soldaten jaitsierak, oro har, kontrako norabidean doaz.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude