Gipuzkoako Foru Aldundiak inkesta (Hizbegia) egin du 15 eta 30 urte arteko gipuzkoarren artean euskararekiko eta gertuen dituzten beste hizkuntzekiko dauzkaten iritzi eta jarrerez. Gazte askok aipatu dute euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren aldean zaila dela eta politizatua dagoela. Gaztelania jo dute hizkuntza praktiko eta beharrezkoentzat. Aldiz, askok uste dute euskarak izango duela gorakadarik handiena gizartean eta erabileran. Kontraesanak helduek bezainbeste dituztela esango nuke.